FAMILIEN ETA LANTEGIEN GUNEA

Hasiera: Larunbata, 05 Abendua 2015

Amaiera: Igandea, 03 Urtarrila 2016

Lekua: Plaza aretoa

Bisitan zatozenean gozatzeko gune bat, edota zure bisitaren xede nagusia bihurtuko dena. Txikienentzako pentsatutako leku bat, baina baita haiekin datozenen helduentzat
ere. Gune horretan lantegi dibertigarri batzuk dauzkazu zain.


Abenduko zubiko lantegia

Zatozte eta goza ezazue zuentzat prestatu dugun esparruaz. Parte har ezazue hezitzaile batek zuzenduko duen lantegi irekian, 11:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:00etara
Bai lantegia eta bai txokoaren erabilera doakoak dira egunean bertako Museoko sarrerarekin datozen bisitarientzat.(*)

2015eko abenduaren 5etik 8ra
(*) 14 urtez azpikoentzat doan


Lantegia: Mila aurpegi eta bat gehiago

Elena Mendizabalen La niña artelanean oiharritutako jarduera.
Hezitzaile bat egongo da lantegian

Abenduaren 22, 23, 29 eta 30ean, 11:30etik 13:00etara


Lantegia: Artearekin jolasean

Margolaritza, collagea, argazkigintza, eskultura… horra lantegi honetan parte hartuko dutenek erabili ahal izango dituzten teknika batzuk Eguberri-egun hauetan.

Abenduaren 22, 23, 29 eta 30ean, 17:30etik 19:00etara
Abenduaren , 19, 20, 26 eta 27an, eta urtarrilaren 2an eta 3an (larunbatak eta igandeak) 11:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:00etara
Hezitzaile bat egongo da lantegian. Ordutegi horretatik aurrera zeuen kabuz aritu ahal izango zarete.

Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan. Ez dago erreserba egin beharrik
Argibide gehiago: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand