Artiumen ikusgai dagoen PUNK. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak erakusketan ikusten da punk jarreraren oihartzunek bizirik jarraitzen dutela eta arte garaikidearen erreferente direla.
«Punka ez da hil. Ez arte garaikidean eta haren artistengan behintzat…» hori da erakusketaren komisarioa izan den David G. Torresen «intuizioa», eta iritsi da unea hori egia ote dioen frogatzeko.
Helburu hori gogoan, erakusketa ikustera etorriko diren pertsonen arteko esperientziea-truke bat eragiteko xedea duen ekimen bat asmatu dugu. Beraz…, sofan eserita geratuko zara ala esperientzia honetan parte hartuko duzu?
Jardueren liburuxka Kontsulta ezazu ordutegia (abenduko zubiko berezia), tarifak eta nola heldu
Zer senti, pentsa…, gorrota edo maitarazi dizu erakusketak?
- Esperimenta ezazu erakusketa.
- Deskriba ezazu zure esperientzia
- Elkar ezazu gainerako parte-hartzaileenarekin.
- Lagun ezazu punk esperientzien sare bat osatzen arte garaikidea oinarri harturik.
- Eta eraman ezazu oroigarri bat zure parte-hartze punkaren erakusgarri, azken emaitza ikustera etortzeko aukera emango dizuna.
Sarea nola handituz doan ikusi ahal izango duzu gizarte-sareetan. Eta erakusketa amaitzen den asteburuan, urtarrilaren 31koan, museoa bisitatu (doan, zure punk giltzarrapoa erakusten baduzu) eta poster bat eraman ahal izango duzu, ekimenean jasotako mezu guztiak biltzen dituena.
Bide batez, ez ahaztu Museoko kafetegira, Cube Artiumera joatea (atari nagusian) eta Punk ekimenean parte hartu izanagatik emango dizugun txartela barran erakustea.
Artium pintxoa dastatu ahal izango duzu doan. Egunaren arabera aldatzen diren osagaiekin egindako edateko krema arin bat, zeinaren ezaugarria baita ontziaren hondoraino iritsi arte ez dela pintxoaren benetako mamia aurkitzen. Gauza bera gertatzen zaio gure museoari ere! Ukitu Punk bat, ez al da hala?
Erakusketa Hainbat datu punk mugimenduari buruz
Punk-rock ona atsegin zaizu?
Horrela bada, atal hau zuretzat da. 2015eko irailaren 5ean punk-rockaren zaletuak pozik zeuden: Jaialdi berri bat sortua zen Vitoria-Gasteizen, Gasteiz Calling izenekoa. BAD RELIGION izan zen lehen edizio haren protagonista, eta atzerriko beste talde legendario batzuk eta estatuko ordezkari bikainek lagun egin zioten.
Artiumek eta Jimmi Jazzek, jaialdi berri honen antolatzaileak, indarrak elkartu eta proposamen interesgarri bat antolatu nahi izan dute:
- Erakusketari buruzko 9 galdera
- Hiriko saltoki batzuetan, dendarien Gasteiz On elkartearen laguntzari esker, ikus daitekeen erakusketako pieza bati buruzko galdera 1.
Eta Gasteiz Calling 2016rako 2 sarreretako bat zuretzat izan daiteke.
Familiako txikienekin gozatzeko jarduera on baten bila zabiltza?
Horrela bada, atal hau zuretzat da. Zatozte, goza ezazue zuentzat prestatu dugun guneaz eta parte har ezazue hezitzaile batek zuzendutako lantegi irekian, 11:30etik 1:.00etara eta 17:30etik 19:00etara. Bai lantegia eta bai «txoko»aren erabilera doakoak dira egun horretako Museoaren txartelarekin datozen bisitarientzat.(*)
2015eko abenduaren 5etik 8ra. Gogora ezazu 14 urtez azpikoentzako tarifa doakoa da.
Kontsulta ezazu ordutegia (abenduko zubiko berezia), tarifak eta nola heldu
Egun bat Artiumen. Nahi duzu antolatzen laguntzea?
- Eman ezazu izena 12:30eko ARTIUM OSORIK doako bisita egiteko. Gorde ezazu tokia 945 20 90 20 zenbakira deituta. Goizeko bisita beteta badago, ez galdu denborarik eta gorde ezazu tokia arratsaldekoan; 18:30ean hasiko da. Atari nagusian ongietorria ematen dizun Javier Pérez-en artelana ezagutuko duzu: 15.000 kristalezko burbuilatik gora zure buruaren gainean tintin eginez; gero Artiumen sakonera jaitsiko zara, 14.000 metro koadro baino gehiago, haietatik %75 lur azpian daudela; PUNK. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak erakusketan barneratuko zara; Irribarrearen segada. Artium Bilduma ezagutuko duzu; eta Praxisen proiektu berria bisitatuko duzu, oraingo honetan Alberto Lomas-ena.
- Parte har ezazu PUNK. arte garaikidean utzi dituen arrastoaken inguruko ekimenean, eta eskura ezazu zure giltzarrapo punka, zure lankidetzaren oroigarri. Ekimena Museoaren ordutegian egingo da.
- Atari aretora itzultzen zarenean bisita ezazu Artium denda. Linean ikus ditzakezu www.artiumtienda.es gure dendan dauzkagun gauza batzuk. Gogoan izan dendako irabaziak Museoaren proiektuak aurrera ateratzeko direla..
- Eta amaitzeko, igo zaitez atari nagusira egizu geldialdi bat Cube jatetxean eta aurkeztu ezazu barran Punk ekimenean parte hartu izateagatik emango dizugun txartela. Artium pintxoa emango dizute doan dastatzeko; edateko krema arin bat, sorpresaz betea, Museoa bera bezala
- Eta jarraitzeko, zer aukera hoberik Ardoarabaren karpak bisitatu eta lur honek ematen dituen ardo onenak dastatzea baino. www.ardoaraba.com gunean daukazu informazio osoa.
Museoan izango duzun esperientziaz gozatu izatea espero dugu eta esperientzia berrien bila laster itzultzea!
Eta abenduaren 5ean, larunbatean, 19:00etatik 19:30era hemen bazaude, ez ezazu galdu Oscar Gómez Mata-ren eta Esperanza López-en performancea, Ordu laurden kultura metafisiko, 6. PROKLAMAren barruan. Proklama arte bizien programa bat da, Artiumek eta AZALAk elkarlanean antolatzen dutena.
6. Proklama
Sarrerak Online
Denda Online