Herri-altxorra. Arte- eta museo-ondareen inguruko erantzukizunei buruzko jardunaldiak

Hasiera: Ostirala, 05 Iraila 2014

Amaiera: Larunbata, 06 Iraila 2014

Hasteko ordua: 12:00

Bukatzeko ordua: 13:00

Materialaren baliotik hasi eta manufakturaren baliora, balio sinbolikora edota espekulazio-baliora, kultura batek baliotsu joko duenak metafora bat eta metonimia bat aurkitu du artearen esperientzian —haren egikeran, harreran eta bildumagintzan. Ondarearen —ardura eta sorkuntza— nozioak funtsean herriarena denaren izaera joera duen balio-ekonomia bat du aipagai. Eta artelanak balio-gordailuak baldin badira, Haien esanahi kultural eta sinboliko konplexuenean, museoak dira ondare-erantzukizun handienaren dutenak.
Artearen, herriarenaren, ondarearen eta balioaren bidegurutze horretan, era bateko eta besteko adituen arteko topaketa bat proposatu nahi dugu, nahiz sorkuntza intelektualekoak (soziologiaren, historia, artearen filosofia, psikoanalisia eta abarren arloetakoak), jarduneko profesionalak (artea, kulturaren kudeaketa, bildumagintza, eta abar).

Irailaren 5ean, ostirala, 17.00etatik 21.00etara - Esperientziaren altxorra biltzea
Irailaren 6an, larunbata, 10.00etatik 14etara-
Herriarena, altxor

Hizlariak: Michael Petry, José Jiménez, Miguel von Hafe Pérez, Jaime Sordo, Juan Luis Moraza, Jorge Luis Marzo, Antonio Baños, Daniel Castillejo
Koordinatzailea: Juan Luis Moraza

Izen-ematea: epea irailaren 4 arte dago zabalik
Prezioa: 20 €. Artiumen Adiskideak eta ikasleak: 10 €
Argibide gehiago eta izen-ematea: 945 20 90 20 edo orri hau bidez
Ordainketa Zentro-Museoko txartel-leihatilan egin dezakezu, baina baita Arabako Artium Fundazioak Kutxabanken duen kontu korrontean ere: 2095 0611 02 1090371260. «Kontzeptua» dioen tokian idatzi mesedez «Herri-altxorra». Jardunaldiak hasiko diren egunean dirua sartu izanaren agiria erakutsi beharko duzu txartel-leihatilan.

Babesleak: Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko Udala, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, El Correo, Euskaltel, EDP

Jardunaldi hauek Herri-altxorra (errealitate-ekonomiak). Artium Bilduma erakusketarekin lotuta daude

    PROGRAMA
    (Izenburu hauek hizlarietako bakoitzari esku-hartzeko proposatu zaion eremua finkatzen dute)

    Irailaren 5ean, ostirala – Esperientziaren altxorra biltzea
    16.00etan – Herri-altxorra (errealitate-ekonomiak) erakusketaren bisita gidatua komisariotza-lana egin duen Juan Luis Morazaren eskutik
    17.00etan – Jardunaldien aurkezpena
    Juan Luis Moraza - Eskultorea, Vigoko Unibertsitateko irakaslea
    17.15ean – Artearen balioa bitartekaritzaren garaian
    Michael Petry – Artista, Londreseko MOCAren zuzendaria
    18.15ean – Artea, balio trinkotua
    José Jiménez – Filosofoa, Arte Ederren zuzendari nagusi ohia
    19.15ean – Museoa, balio-sistema
    Miguel Van Hafe – Santiagoko CGAC-en zuzendaria
    19.30ean – Bildumagilearen ondarearekiko erantzukizuna
    Jaime Sordo - 9915-en lehendakaria (Arte Garaikideko Bildumagile Pribatuen Elkartea)
    20.00etan – Esperientziaren altxorra biltzea
    Arratsaldeko hizlarien arteko mahai-ingurua. Moderatzailea: Juan Luis Moraza

    Irailaren 6an, larunbata – Herriarena, altxor
    10.00etan – Herriarena, altxor: erantzukizuna eta transmisioa
    Juan Luis Moraza. Eskultorea, Vigoko Unibertsitateko irakaslea
    11.00etan – Herri-politiken nozioa
    Jorge Luis Marzo – Komisarioa, idazlea
    12.00etan – Museo baten publikotasuna
    Daniel Castillejo – Artiumen zuzendaria
    12.15ean – Artearen balioa ekonomiaren ondoko aroan
    Antonio Baños – Kazetaria, idazlea
    12.30ean – Artea herri-altxor gizarte garaikidean
    Goizeko hizlarien arteko mahai-ingurua. Moderatzailea: Juan Luis Moraza

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand