Une jakin batean, hiru musikari-hirukote inprobisatzen hasiko dira hiru tokitan. Handik hamar minutura, beste hirukote bat gehituko zaie. Talde berriaren kideetako bakoitzak hasierako taldeetako bat aukeratuko du, eta musikari hori taldera iristen denean, beste batek taldea utzi eta beste batera joan behar du. Han ere gauza bera gertatuko da, berria iristean beste batek taldea utzi behar du. Prozesu hori bi orduz luzatuko da, eta tarte horretan musika etengabe aldatuko da, musikariek elkar ordeztu ahala.
Horren emaitza musika inprobisatuaren eklosio kamaleoniko bat da, espazioaren eta momentuaren ospakizun bat, musikariek eta ikus-entzuleek parte-hartze berbera eta mugitzeko askatasun berbera dutela. XXI. menderako soinuzko artea da, jai-giroko ekintza, baina horrek ez du esan nahi artearen ikuspuntutik bikaintasunik gabea denik, eta jendearentzat, berriz, musika eta espazioa ohiko kontzertu-areto batean ez bezalako askatasunez esperimentatzeko aukera bat.
Wade Matthews
Wade Matthews (laptop) • Álvaro Barriuso (ahotsa / voz) • Javier Pedreira (gitarra /
guitarra) • Paloma Carrasco (txeloa / cello) • Rubén Gutiérrez del Castillo (objektuak
eta anplifikagailua / objetos amplificados) • Mario Sarramián (laptop, objektuak /
objetos) • Edu Comelles (hots-grabaketa / registro sonoro) • Manolo Rodríguez
(gitarra / guitarra) • Naiel Ibarrola (ikusizkoak / visuales) • Ainara LeGardon (ahotsa
/ voz) • Miguel A. García (no input mixer) • Iban Urizar (haizea, objektuak / vientos,
objetos) • Idoia Zabaleta (mugimendua / movimiento) • Xabier Erkizia (laptop)
Lali Barrière (objektuak eta anplifikagailua / objetos amplificados) • Ruth Barberán
(tronpeta, eta objektuak eta anplifikagailua / trompeta y objetos amplificados)
Maiatzaren 17an, larunbata, 18.00etatik 20.00etara
Maiatzaren 18an, igandea, 12.00etatik 14.00etara
Artiumen kanpoan eta barruan. Doako jarduera