Pantaila garaikidea. ISdeO IKUS-ENTZUNEZKOEN ERAKUSTALDIA

Hasiera: Osteguna, 19 Abendua 2013

Amaiera: Osteguna, 19 Abendua 2013

Hasteko ordua: 10:30

Bukatzeko ordua: 11:30

Abenduaren 19an, osteguna, 19.30ean
Emanaldi aretoan. Doako jarduera

Zuzendaria: Ibon Sáez de Olazagoitia
Solasaldia: Ibon Sáez de Olazagoitiarekin

Ibon Saez de Olazagoitiaren lana egileak bere burua definitzeko –eta «artista» etiketa nahita ekidinez–, erabiltzen duen «kulturaren langile» definizioaren pean sar daiteke. Ikuspuntu horretatik, bere argazkiek, bideoek, diseinu grafikoak eta irudiaren inguruan burutu dituen beste zenbait lanek oroimena, bizipenak eta interesak eraikitzen dituen testuinguruarekin zerikusi handia duen kartografia txit pertsonala osatzen dute. Egileak, bere ikus-entzunezko lanen bidez, inguruaren miaketa esperientzia pertsonal nola bihurtzen den eta sortzeko lanabes eraginkorra nola gertatzen den erakutsiko digu.

Dokumentalaren, fikzioaren eta zinemaren munduek eta arteak sortze-unibertso berbera dute elkarrekin. Horien artean hibridazio ugari gertatzen da eta Artium Bilduma horren lekuko da askotan. Pantaila Garaikidea zikloan Museoko funtsetan dauden egileek egindako pelikulak edota haiei buruzkoak aurkeztuko dira. Proposamen bakoitza ikusi ondoren, protagonistek solasaldi bat izango dute ikusleekin eta, horrela, haien motibazioak eta helburuak ezagutuko ditugu.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand