Arterako Hitzak Programan artea eta literatura elkartu nahi dira arteari hurbiltzeko eta hura ezagutzeko beste era bat eskaintzeko asmoz, hain zuzen ere, idazle sail batek gure bildumaz duen ikuspegiaren bidez.
KARMELE JAIO (euskaraz)
Gasteiztar idazle hau komunikabide batzuekin eta besteekin aritzen da elkarlanean. Bere Amaren eskuak (2006) nobelak zenbait sari jaso ditu argitaratu zenetik, baina nabarmentzekoak dira, besteak beste, Igartza saria, zilarrezko Euskadi saria, Zazpi Kale eta Beterriko Liburua, irakurleek urtero euskarazko liburu onenari ematen diotena.
Urriaren 9an, asteazkena, 19.30ean
Emanaldi aretoan. Doako jarduera
Aukeratutako lana
El que no oye, la que no ve. Eva Lootz (1994). Artium Bilduma