Iñaki Dorronsororen eskutik
Film luze baten irakurketa eta ulermena haren oinarrizko elementuak aztertzearen bidez. Bi saio teoriko oinarriak finkatzeko. Lau egun praktiko teoria hori genero bateko eta besteko pelikulei ezartzeko.
Apirilaren 10ean, asteazkena
Zinemaren historia. Zazpigarren artearen zedarri nagusiak aztertuko dira, hasieratik gaur arte.
Apirilaren 17an, asteazkena
Ikus-entzunezko baliabideak. Bere funtsezko faseak landuz —gidoia, filmaketa, muntaketa eta soinua eranstea— film luze bat sortzeko gakoak.
Apirilaren 24an, asteazkena
Bi pelikula dramatikoren analisia. Sidney Lumet-en Veredicto final eta Ang Lee-ren Brokeback Mountain pelikulen azterketa eta iruzkinak.
Maiatzaren 8an, asteazkena
Bi pelikula barregarriren analisia. Charles Chaplin-en La quimera del oro eta Woody Allen-en Balas sobre Broadway pelikulen azterketa eta iruzkinak.
Maiatzaren 16an, osteguna
Bi suspentse pelikularen analisia. Roman Polanski-ren Chinatown eta David Lynch-en Terciopelo Azul pelikulen azterketa eta iruzkinak.
Maiatzaren 23an, osteguna
Bi abentura pelikularen analisia. John Huston-en El hombre que pudo reinar eta Paul Verhoeven-en Desafío Total pelikulen azterketa eta iruzkinak.
19.00etatik 21.00etara
12 orduko ikastaroa. Toki mugatua
Tarifa: 30 € (Kide elkartuak eta agiridun ikasleak, 15 €)
Izena emateko epea: martxoaren 21etik 31ra
Izena eman eta argibide gehiago izateko: 945 20 90 20
ZINEMAREN ANALISIKO IKASTAROA
Hasiera: Azteazkena, 10 Apirila 2013
Amaiera: Osteguna, 23 Maiatza 2013
Hasteko ordua: 16:30
Bukatzeko ordua: 17:30
Etiketak:
© 2025 Artium Museoa.