Dokumentalaren, fikzioaren eta zinemaren munduek eta arteak sortze-unibertso berbera dute elkarrekin. Horien artean hibridazio ugari gertatzen da eta ARTIUM Bilduma horren lekuko da askotan. Pantaila garaikidea zikloan Museoko funtsetan dauden egileek egindako edo haiei buruzko pelikulak aurkeztuko dira. Proposamen bakoitza ikusi ondoren, protagonistek solasaldi bat izango dute elkarrekin eta, horrela, haien motibazioak eta helburuak ezagutuko ditugu.
LOS MODLIN
Zuzendaria: Paco Gómez, 2008
Solasaldia: Paco Gómez (Colectivo NOPHOTO)
Paco Gómez madrildar egileak Los Modlin ikus-entzunezkoa aurkeztuko digu, Madrilgo Arrainaren kaleko zakarrontzi batean aurkitutako materiala erabiliz egina. Izan ere, amerikar artista familia baten dokumentu eta argazki sail bat aurkitu zuen, eta horien inguruan ikerketak egiten lau urte baino gehiago eman zituen. Horren ondorioz, zenbait proiektu burutu ditu, era bateko eta besteko euskarritan. Lan honek NOPHOTO taldea aurkezteko balioko du gainera, 2005ean sortutako argazki garaikideko taldea, sorkuntzari parte hartzeko moduan hurbiltzen zaiona, neurri handi batean autoretzaren mugak lausotuz.
Emanaldi aretoan. Doako jarduera
PANTAILA GARAIKIDEA. LOS MODLIN
Hasiera: Osteguna, 13 Ekaina 2013
Amaiera: Osteguna, 13 Ekaina 2013
Hasteko ordua: 19:30
Bukatzeko ordua: 20:30
Etiketak:
© 2025 Artium Museoa.