Dokumentalaren, fikzioaren eta zinemaren munduek eta arteak sortze-unibertso berbera dute elkarrekin. Horien artean hibridazio ugari gertatzen da eta ARTIUM Bilduma horren lekuko da askotan. Pantaila garaikidea zikloan Museoko funtsetan dauden egileek egindako edo haiei buruzko pelikulak aurkeztuko dira. Proposamen bakoitza ikusi ondoren, protagonistek solasaldi bat izango dute elkarrekin eta, horrela, haien motibazioak eta helburuak ezagutuko ditugu.
ALGUNOS TRABAJOS DE LOS úLTIMOS TRABAJOS (abian dagoen lana)
Zuzendaria: Fermín Jiménez Landa, 2012
Solasaldia: Fermín Jiménez Landa eta Enrique Martínez Goikoetxea
Fermín Jiménez artistak honako gai honen inguruan gogoeta egingo du: ezustekoak zer nolako eragina duen arte garaikidean zentzua sortzerakoan. Neurri handi batean eguneroko errealitatearen islada gisa gertatzen da hori, gure helburuetarako bidean sortzen diren milaka gertakizunen eraginez. ARTIUM Bildumaren artatzailearekin solasean eta ikus-entzuleen parte-hartzearekin, egile nafarrak bere lanaren oinarrian dauden planteamenduak aztertuko ditu: umorearen eta finkatutakoaren transgresioaren artean oreka gordetzeko ariketa bat.
Emanaldi aretoan. Doako jarduera
PANTAILA GARAIKIDEA. ALGUNOS TRABAJOS DE LOS ÚLTIMOS TRABAJOS (abian dagoen lana)
Hasiera: Asteartea, 25 Ekaina 2013
Amaiera: Asteartea, 25 Ekaina 2013
Hasteko ordua: 19:30
Bukatzeko ordua: 20:30
Etiketak:
© 2025 Artium Museoa.