PANTAILA GARAIKIDEA. GERNIKA

Hasiera: Osteguna, 25 Apirila 2013

Amaiera: Osteguna, 25 Apirila 2013

Hasteko ordua: 19:30

Bukatzeko ordua: 20:30

Dokumentalaren, fikzioaren eta zinemaren munduek eta arteak sortze-unibertso berbera dute elkarrekin. Horien artean hibridazio uga­ri gertatzen da eta ARTIUM Bilduma horren lekuko da askotan. Pantaila garaikidea zikloan Museoko funtsetan dauden egileek egindako edo haiei buruzko pelikulak aurkeztuko dira. Proposamen bakoitza ikusi ondoren, prota­gonistek solasaldi bat izango dute elkarrekin eta, horrela, haien motibazioak eta helburuak ezagutuko ditugu.

GERNIKA
Zuzendaria: Ángel Sandimas, 2010-2012
Solasaldia: Ángel Sandimas

Gernikako bonbardaketaren inguruko dokumentazio historikoa eta José Luis Zumetak gertakizun horretan oinarriturik egin zuen lana dira Ángel Sandimasek zuzendutako Gernika animazioko film laburraren abiapuntuak. Egileak 3Dko proiektu esperimental honen jatorri kontzeptualaz eta José Luis Zumeta margolariarekin izandako lankidetza estuaz arituko da. Izen bereko bertsio sinfonikoak, Mikel Laboak ondua, osatuko du eduki dramatiko handiko film labur hau.


Emanaldi aretoan. Doako jarduera


This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand