2.0 tresna eta zerbitzuak gure zentroan
Prestakuntza saio honetan Museoan gure programak zabaldu eta gure erabiltzaileekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun gizarte web-eko zerbitzu eta tresnak erakutsiko dira.
Prestakuntza saio batzuen bidez liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak ezagutarazi nahi dira haien erabilera sustatzeko. Bertako langileek emandako ikastaroak dira eta arte eta kultura garaikideekin loturiko informazioa bilatu, kudeatu eta erabiltzeko tresnak ezagutu nahi dituen edonori zuzenduta daude.
18:30ean. Liburutegian. Doako jarduera
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20