HEZIKETA IKASTAROAK ARTIUMEN LIBURUTEGIAN

Hasiera: Asteartea, 26 Otsaila 2013

Amaiera: Asteartea, 26 Otsaila 2013

Hasteko ordua: 18:30

Bukatzeko ordua: 19:30

Datu base dokumental batzuetan eta besteetan informazioa bilatzea
Ikastaro honetan ARTIUMen katalogo bibliografikoan, DokuArt dokumentazio artxiboan, Museoko beste tresna batzuetan eta kultura garaikidearekin lotutako kanpoko katalogo eta datu baseetan informazioa bilatzen ikasiko da.

Prestakuntza saio batzuen bidez liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak ezagutarazi nahi dira haien erabilera sustatzeko. Bertako langileek emandako ikastaroak dira eta arte eta kultura garaikideekin loturiko informazioa bilatu, kudeatu eta erabiltzeko tresnak ezagutu nahi dituen edonori zuzenduta daude.


2.0 tresna eta zerbitzuak gure zentroan
Prestakuntza saio honetan Museoan gure programak zabaldu eta gure erabiltzaileekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun gizarte web-eko zerbitzu eta tresnak erakutsiko dira.
Martxoaren 19an, asteartea. 18:30ean


18:30ean. Liburutegian. Doako jarduera
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand