MUSIKA TRESNA ELEKTRONIKOAK EGITEKO HASTAPENEN LANTEGIA

Hasiera: Larunbata, 02 Otsaila 2013

Amaiera: Larunbata, 02 Otsaila 2013

Hasteko ordua: 14:30

Bukatzeko ordua: 15:30

BEFACOk emango ditu eskolak

BEFACO filosofía copyleft filosofiadun talde bat da, beren tresnak egin nahi dituzten artista elektronikoei laguntza ematen diena. Pure data edo Max msp ikusizko programazio-hizkuntza modenoen inspirazio iturri diren sintetizatzaile modularrak eta beste era askotako tramankuluak egiten dituzte batik bat. Beren jarduera nagusiak ikastaroak ematea, musika tresnak diseinatu eta konpontzea eta aginduzko lanak egitea da. www.befaco.org

Lantegiaren edukia:
Elektronikaren hastapenak ikasteko lantegi bat izango da eta parte hartzaile bakoitzak hotsak ateratzeko tresna txiki bat egingo du. Helburua modu atsegin batean hots efektuak sortzeko gailuak egiten ikastea da, eta modu praktiko eta intuitiboan gainera, une oro elektronika konplikatua edo arriskutsua den mitoa desegiten ahaleginduz.

Parentesi arteko prezioek 2013ko urtarrilaren 26a baino lehen izena emango dutenei ezarriko zaien tarifa murriztua adierazten dute.
Parte hartzaileen esku egongo da zein eratako tresna egin aukeratzea.


1-Theremin: Lev Termen-ek 1919an egin zuen tresna ezagunaren bertsio erraz bat egingo da. Theremin delakoa, ukitu gabe jotzen den musika tresna bat izateaz gainera, historia zati bat da, eta egin daitekeen tramankulu bitxienetako bat. Hau bertsio sinplifikatu bat izango da (ez errazena, ordea) eta ezaguna egin zuten zientzia fikziozko pelikuletako efektu berezien hotsa izango du.
Prezioa: 55 € (30 €)

2-Quad-t: Bateriaz dabilen sakelako perkusio instrumentu bat da, hotsak zirkuitu analogiko baten bidez —erritmo kutxa klasiko batzuen tomb direlakoetan erabiltzen direnen antzekoa— sintetizatzen dituena. Ukitze azaleren bidez abiarazten da, baina sentsoreen bidez eragin eta ziriekin ere jo daiteke. Zirkuitua «bendeatuz» hotsak alda daitezke hacker friendly baita.
Prezioa 65 € (35 €)

3-Slicer: Proiektu honen helburua patroi erritmiko sekuentzialen sortzaile bat egitea da, hala sintetizatzaile analogikoak nola audioko edozein seinale (slicer modura) erabiltzeko aukera emango duena. Oso erabilgarria izango da aurreko tresnak eta circuit bending erakoak elkarrekin lotzeko
Prezioa 90 € (45 €)

BEFACO Bartzelonako Hangar ekoizpen artistikoko zentroaren laguntzari esker da posible.


Otsailaren 2an, larunbata, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara
Izena ematea eta argibide gehiago: 945 209020

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand