IRAKURKETA TALDEA

Hasiera: Azteazkena, 06 Otsaila 2013

Amaiera: Azteazkena, 20 Otsaila 2013

Hasteko ordua: 14:30

Bukatzeko ordua: 15:30

Programa honek liburu bat irakurtzearen esperientzia bakartia interes berbera duten beste batzuekin partekatzeko aukera ematen du. Dinamizatzaile baten eskutik aukeratutako lanak eskaintzen dituen ideiak aztertu eta elkartrukatu, iritzia eman edota eztabaida sortu… nahi da eta, nola edo hala, liburuak beti izango du artearen mundua aipagai. Gizarte sareen bidez ere parte hartu ahal izango da programan.

Oraingo honetan irakurketa talderako proposatu den liburua Martí Manen-en Contarlo todo sin saber cómo nobela da. Blanca de la Torre izango da bilera horien dinamizatzailea eta otsailaren 6an nobelaren idazle izateaz gainera kritikagile eta erakusketen komisarioa den Martí Manenek ekitaldian parte hartuko du.

Liburu hau Zentro-Museoko liburutegian dago, eta baita dendan ere.

Otsailaren 6an eta 20an, asteazkena. 19:30ean
Mintegi aretoan. Doako jarduera
Erreserbak: 945 20 90 20



This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand