PANTAILA GARAIKIDEA. Proiekzioa: SOLITARIO, 2010

Hasiera: Osteguna, 14 Martxoa 2013

Amaiera: Osteguna, 14 Martxoa 2013

Hasteko ordua: 13:00

Bukatzeko ordua: 14:00

Zuzendaria: Gregorio Sanchez Pérez, 2010
Solasaldia: Gregorio Sánchez, Grego, eta Ricardo Antón
Gizartearen eraginez, Gregok «zero herritar»tzat hartu du bere burua. Lehen pertsonan kalean bizitzea zer den eta han sortzen diren egoerak kontatzen dituen proiektu artistiko baten izenburua da. Solitario pelikulak egilearen anbibalentzia erakusten digu, bere nortasunean bizirik dituela ohartzen den gizakiaren zenbait alderdiren aurrean, eta berezkoak edo ezarriak diren jakiten ahalegintzen da. Autodidakta da, eta bideoa, marrazkia, idaztea eta musika dira bere burua hobeto ezagutu eta askatasunez adierazteko aukera ematen dioten tresnak, mugarrik eta hesirik gabe, zoritxarra gainditzeko modu eraginkorrean.

Dokumentalen munduak, fikzioak, zinemak eta arteak sortze-unibertso berbera dute elkarrekin. Horien artean hibridazio ugari gertatzen da eta ARTIUM Bilduma horren lekuko da askotan. Pantaila Garaikidea zikloan Museoko funtsetan dauden egileek edo haiei buruzko pelikulak aurkeztuko dira. Proposamen bakoitza ikusi ondoren, protagonistek solasaldi bat izango dute elkarrekin eta, horrela, haien motibazioak eta helburuak ezagutuko ditugu.

Martxoaren 14an, osteguna. 19:30ean
Emanaldi aretoan. Doako jarduera


This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand