PANTAILA GARAIKIDEA. Proiekzioa: CASA VACÍA

Hasiera: Osteguna, 21 Otsaila 2013

Amaiera: Osteguna, 21 Otsaila 2013

Hasteko ordua: 13:00

Bukatzeko ordua: 14:00

Zuzendaria: Jesús María Palacios, 2012
Solasaldia: Jesús María Palacios
Casa Vacía Irungo Frantzia etorbideko lantegi-etxearen hondakinetan barrena egindako ibilbide bat da. Han bizi izan ziren eta lan egin zuten Jorge Oteiza eta Néstor Basterretxea artistek 1957 eta 70en erdialdea bitartean. Toki ilun eta huts horiek miatu ahala, off-eko ahotsak Oteizaren gogoetak jaulkitzen ditu, Poética de Acteón liburuan jasoak.

Dokumentalen munduak, fikzioak, zinemak eta arteak sortze-unibertso berbera dute elkarrekin. Horien artean hibridazio ugari gertatzen da eta ARTIUM Bilduma horren lekuko da askotan. Pantaila Garaikidea zikloan Museoko funtsetan dauden egileek edo haiei buruzko pelikulak aurkeztuko dira. Proposamen bakoitza ikusi ondoren, protagonistek solasaldi bat izango dute elkarrekin eta, horrela, haien motibazioak eta helburuak ezagutuko ditugu.

Otsailaren 21ean, osteguna. 19:30ean
Emanaldi aretoan. Doako jarduera


This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand