Dokumentalen munduak, fikzioak, zinemak eta arteak sortze-unibertso berbera dute elkarrekin. Horien artean hibridazio ugari gertatzen da eta ARTIUM Bilduma horren lekuko da askotan. Pantaila Garaikidea zikloan Museoko funtsetan dauden egileek edo haiei buruzko pelikulak aurkeztuko dira. Proposamen bakoitza ikusi ondoren, protagonistek solasaldi bat izango dute elkarrekin eta, horrela, haien motibazioak eta helburuak ezagutuko ditugu.
Proiekzioa: ELLAS FILIPINAS
Zuzendaria: Marisa González, 2010-2012
Solasaldia: Nekane Aramburu eta Marisa González
150.000 emakume filipinar baino gehiago, gehienak Hong Kong hiriko familietako langileak, igandero elkartzen dira Txinako hiri horretako finantza-barrutian. Marisa González bilbotar artistak sistema kapitalistaren beste arrakala bat erakusten digu proiektu honetan, emakume hauek, belaunaldiz belaunaldi, bere bizitza sakrifikatu, beren bizikide eta haurrak atzean utzi eta atzerrira joaten dira lan egitera. Astean behin elkartzen dira —esparru publikoa birdefinituz—, elkar ikusi eta beren ohitura, tradizio eta kulturari eusteko.
Urtarrilaren 17an, osteguna. 19:30ean
Emanaldi aretoan. Doako jarduera

Sarrerak Online
Denda Online