inTACTO 2012. Ekintzaren eta Okupazioaren Nazioarteko Jaialdia

Hasiera: Ostirala, 14 Iraila 2012

Amaiera: Larunbata, 15 Iraila 2012

Hasteko ordua: 13:30

Bukatzeko ordua: 14:30

Vitoria-Gasteizko zuzeneko artearen eta antzerki esperimentalaren nazioarteko jaialdia badator berriz bere bigarren ekinaldian, programa kitzikagarri eta berri-berriarekin, bertako, estatuko eta Europako artista eta konpainiak dakartzala. Aurtengo gai nagusia «okupazioa»-rena da eta jaialdiak ikuskizun ausart eta zirraragarriak izango ditu, artearen, gizartearen eta inguratzen gaituen munduaren arteko harremanak zalantzan jartzen eta birplanteatzen dituztenak. Zatoz gurekin eta ospa ezazu ez ohiko esperientzia hau… ez ohiko tokietan.

Irailaren 14an, ostirala. ARTIUM
Colectivo 96º (Bartzelona). Fingir
Ekialde-Goikoa aretoan. 18:00etan
Sylvia Rimat (Erresuma Batua). Supongo que si explotara el escenario… Emanaldi aretoan. 19:00etan
La cocina (Bilbao). Calla y come
Ekialde-Goikoa aretoan. 20:30ean
Los Anacolutos (Valentzia/ Madril). Small Café. Plaza aretoan. 22:00etan
Irailaren 15ean, larunbata. Ibaiondo
Sleepwalk collective (Vitoria-Gasteiz). El entretenimiento. Antzokian. 18:00etan
El conde de Torrefiel (Bartzelona). Observen cómo el cansancio derrota el pensamiento
Saskibaloi jokalekuan. 19:00etan
Greg McLaren (Erresuma Batua). Sinfonía para público e intérprete. Antzokian. 20:00etan
Made in China (Erresuma Batua). Exceso estático. Hallean. 21:30ean

Irailaren 14an (ostirala) eta 15ean (larunbata)
Sarrera: 6 € eguneko; asteburuko txartela: 10 € (kide elkartuak: 3 € eguneko; asteburuko txartela: 5 €)
Txartel leihatilan eta www.atrapalo.com gunean aurretik salgai
Argibide gehiago: www.festivalintacto.com


inTACTO Factoría de Fuegos-en ekimena da, Antzoki Sarearekin eta ARTIUMekin elkarlanean


This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand