Ángeles Olivaren eta Toña Medinaren irrati performance bat.
Gai nagusia beldurra duen eta irratiaren erraietan dagoena erakusten duen irrati ikuskizuna. Ahotsaren eta eskuz egindako soinu-efektuen bidez, zortzi mikrofonok tetrabrik batekin, panpin batekin edota globo mordo batekin kontatutako fikzioak jasoko dituzte agertokian. Estetika garaikide batekin irratiaren intimotasuna eta berotasuna hurbiltzen dizkigun ikuskizun hau «zaratagileei» eta haien ezkutuko lanari egindako omenaldia da.
Salneurria: 6 € (kide elkartuak, 3 €)
Txartel leihatilan aurretik salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean
Babeslea: