Bat, bi, hiru, lau horma
Eskultura bat, Homenaje a Velázquez (Jorge Oteiza, 1958), erakusketa baten testuingurutik atera eta antzerkiaren testuingurura eraman da. Leku batetik bestera aldatzeak erakusketa aretoan ohikoa ez den zerbaiti bide ematen dio: eskultura bati ordubete luzez begira egotea ikuslea antzerkiaren arauen mende jarriz.
Antzerki emanaldi hau Mark Villaespesa eta BNV Producciones-ek komisariatu duten Egonaldiak. ARTIUM bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak erakusketaren barruan dago.
Antzerki-gunearen diseinua: Gorka Eizagirre// Argiteriaren diseinua: Óscar Grijalba// Jatorrizko testuak: Bojana Cvejic, Peter Friedl, Xavier Le Roy, Carla Zaccagnini// Off-eko ahotsa: Igor de Quadra, Matxalen de Pedro.
19:00etan (euskaraz), 21:00etan (gaztelaniaz). Ekialde-Behekoa aretoan
Doako jarduera. Toki mugatua