HERRIXKA GLOBALETIK PLAZA AGERIRA

Hasiera: Asteartea, 28 Otsaila 2012

Amaiera: Asteartea, 28 Otsaila 2012

Hasteko ordua: 17:30

Bukatzeko ordua: 18:30

Kontra-informazioa eta talde-iruditeria.
Marina Pastor / Iker Fidalgo

Iker Fidalgok ARTIUM ikerketa beka bat izan zuen 2009an. Bere lanaren gaia Buenos Airesko 90etako talde «aktibisten» ikerketa zen, 2001eko krisialdirarte. Proiektua azkenean WEB batean mamitu zen (LOCOLECTIVO), antzeko helburuak dituzten taldeen artean sareak sortzeko eta informazioa emateko eginkizuna duena. LOCOLECTIVO ofizialki zabaldu aurretik aurkeztuko da ARTIUMen, gizarte mugimenduen, eta haien metodologia eta estrategien inguruko gogoeta publiko bat bultzatzeko.
Errealitate soziopolitiko garaikidearekin lotutako alderdi hauetan sakontzeko, Iker-ek Marina Pastor izango du lagun, Filosofian lizentziaduna, Arte Ederretan doktore eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan irakasle tituluduna. Marina Creaciones Intermedia ikerketa taldearen kide da eta gizarte mugimenduen eta adierazpen artistikoen arteko loturak aztertu ditu, eta baita aktibismoaren eta komunikabideen artekoak ere, besteak beste.

19:30ean
Emanaldi aretoan. Doako jarduera

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand