Laguntzailea: Arabako Arkitektoen Elkargoa
Kalekolan eta Gauekoak taldeek Basuramaren bi lantegi antolatuko dituzte ARTIUMen.
Basurama kulturaren inguruko azterketa, kudeaketa eta ekoizpena garatzen ditu 2001. urtean hasita, eta ekoizpen prozesuen, eta haiek sortzen dituzten hondakinen eta hondakin horiek gaitasun sortzaileen inguruan kokatu duten beren azterketarako eta jarduketarako esparrua. Madrilgo Arkitektura Eskolan sortu zen taldea, eta hasieratik hona aldatuz eta forma berriak hartuz joan da. Kontsumo gizartean gertatzen den benetako zaborraren eta zaborra birtualaren ekoizpen masiboarekin lotutako fenomenoak aztertu nahi dituzte, pentsaera eta jarrera berriak ekarriko dituzten ikuspegi berriak sorraraziz.
Dena gurpilen gainean
Hiriko hornigarri eskerga eta jostariak egiteko lantegia. Helburua, zaborratik altzariak eta objektuak jaso eta hiriko gailu mugikorrak sortzea da. Zabortegiko gauzak berreskuratzeko aukera eta ageriko plazan jolasteko abagunea.
Musika basurama
Musika tresna guztiak hasiera batean «soinu egiteko» pentsatuta ez zeuden gauzak berregokituz sortuko dira. Musika basurama eguneroko gauzetatik abiatuz musika sortzeko eta parte hartzeko lantegia da.
Urriaren 14tik, ostirala, 16ra, igandea
Plaza aretoan. Izena ematea eta argibide gehiago: kalekolan@gmail.com
LANTEGIAK: GURPILEN GAINEAN ETA MUSIKA BASURAMA
Hasiera: Ostirala, 14 Urria 2011
Amaiera: Igandea, 16 Urria 2011
Hasteko ordua: 13:00
Bukatzeko ordua: 14:00
Etiketak:
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online