LANBROA. Performance-jarduerei eta kutsadurei buruzko udako ikastaroa

Hasiera: Larunbata, 09 Uztaila 2011

Amaiera: Larunbata, 09 Uztaila 2011

Hasteko ordua: 11:00

Bukatzeko ordua: 12:00

Komisarioak: Idoia Zabaleta eta Isabel de Naverán

ARTIUM, LANBROA, performance-jarduerei eta kutsadurei buruzko udako ikastaroaren lehen edizioa aurkeztera dator. Bi pelikulak, bi performancek, prozesuan dagoen lan batek, zenbait solasaldik eta guzti hau mamitsuki jarraituko duen mintegi batek osatzen dute programa. Lainoa gogoko duten guztiei zuzenduta.

Ikus programa osoa

Parte hartzeko erak:
A era: mintegia + 3 performance (blue, Neska eta mutila, fikzioak eta Llámame Mariachi) 40 €. Kide elkartuak, ikasleak eta antzerkiaren munduko profesionalak, 20 €.
B era: 3 performance (blue, Neska eta mutila, fikzioak eta Llámame Mariachi) 15 €. Kide elkartuak, ikasleak eta antzerkiaren munduko profesionalak, 8 €.
C era: performance bat. 6 €. Kide elkartuak, ikasleak eta antzerkiaren munduko profesionalak,3 €.

Non: ARTIUMen. Frantzia kalea. 24. Vitoria-Gasteiz.

Izena ematea: 945 20 90 20 o lanbroa@artium.org izen-abizenak, telefonoa eta aukeratutako era adieraziz.
Ikastaro honetan parte hartuz aukera libreko kredituak lor daitezke, egindako orduen arabera.


Uztailaren 9an, larunbata

11:00etatik 14:00etara - Mintegia: Jokoa eta gizonak, Fernando Quesada (Madril)
Argibide gehiago

17:30ean - Neska eta mutila. Fikzioak. 2011. Legaleón-T. Espe López (Irun) / Txubio Fdez. de Jauregui (Vitoria-Gasteiz)
Neska eta mutila desagertu egin dira planetatik, arrasto batzuk baizik ez dira geratzen…
Neska eta mutila bizitza posibleetako bat berreraikitzen ahalegintzen dira...
Norbera izaten, beste bat izaten.
Zer gertatzen da desagertzen zarenean? Non geratzen da bat bere bizitzan edota besteen oroimenean?
Nahi bat, hirugarren pertsonatik hitz egiteko ahalegin bat.

19:00etan - Solasaldia: Espe López eta Txubio Fdez. de Jauregui. Moderatzailea: Juan Domínguez

20:00etan - Performancea: Llámame Mariachi. 2009. La Ribot (Ginebra)
Llámame Mariachi-k bi zati ditu. Lehendabizikoa 25 minutuko sekuentzia-plano bakarrean egindako filmaketa da. Bertan, kamera dantzariekin batera dabilen elementua da, haien gorputzen adar proteiko gisa, mugimenduaren eta erritmoaren ikuspegi erabat berritzaile eta inarrositsua emanez. Bigarrenean, dantzariak agertokian direla eta pelikulan ez bezala, egile mitikoen ibilbide ikonoklasta dago mugimendu txit geldian, halako umore kutsu surrealista batekin.

21:30ean - Solasaldia: La Ribot eta dantzariak. Moderatzailea: María Jerez (Madril)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand