LANBROA. Performance-jarduerei eta kutsadurei buruzko udako ikastaroa

Hasiera: Osteguna, 07 Uztaila 2011

Amaiera: Osteguna, 07 Uztaila 2011

Hasteko ordua: 11:00

Bukatzeko ordua: 12:00

Komisarioak: Idoia Zabaleta eta Isabel de Naverán.


ARTIUM, LANBROA, performance-jarduerei eta kutsadurei buruzko udako ikastaroaren lehen edizioa aurkeztera dator. Bi pelikulak, bi performancek, prozesuan dagoen lan batek, zenbait solasaldik eta guzti hau mamitsuki jarraituko duen mintegi batek osatzen dute programa. Lainoa gogoko duten guztiei zuzenduta.

Ikus programa osoa

Parte hartzeko erak:
A era: mintegia + 3 performance (blue, Neska eta mutila, fikzioak eta Llámame Mariachi) 40 €. Kide elkartuak, ikasleak eta antzerkiaren munduko profesionalak, 20 €.
B era: 3 performance (blue, Neska eta mutila, fikzioak eta Llámame Mariachi) 15 €. Kide elkartuak, ikasleak eta antzerkiaren munduko profesionalak, 8 €.
C era: performance bat. 6 €. Kide elkartuak, ikasleak eta antzerkiaren munduko profesionalak,3 €.

Non: ARTIUMen. Frantzia kalea. 24. Vitoria-Gasteiz.

Izena ematea: 945 20 90 20 o lanbroa@artium.org izen-abizenak, telefonoa eta aukeratutako era adieraziz.
Ikastaro honetan parte hartuz aukera libreko kredituak lor daitezke, egindako orduen arabera.



Uztailaren 7an, osteguna

11:00etatik 14:00etara - Mintegia: Jokoa eta gizonak, Fernando Quesada (Madril)
Argibide gehiago

18:30ean - Proiekzioa: Los Muertos. 2004. Lisandro Alonso (Buenos Aires).

Berrogeita hamalau urteko gizon bat espetxetik atera da Corrientes probintzian. Gauza bakar bat du buruan, oihanaren erdian bizi den alabarenganaino iristea. Familia dagoen tokiraino iristeko bide luzea egin beharko du

20:20ean - Proiekzioa: Fantasma. 2006. Lisandro Alonso.

«Fantasma pelikulan, Los muertos-en estreinaldia ikusten da Leopoldo Lugones zineman eta Alonsok aurreko pelikuletako protagonistei Teatro General San Martín eraikinean barrena ibiltzen uzten die, non baitago, hamargarren solairuan, proiekzio aretoa» (Hernán Sassi)

21:30ean - Solasaldia: Víctor Iriarte (Durango) eta Chus Domínguez (Leon). Moderatzailea Isabel de Naverán (Bilbo)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand