Guztira 42 kontakizun biltzen dituen liburu honi izena ematen dionak gerra zibilaren hasierako (1936) zazpi lagunen atxilotze-istorioak kontatzen ditu. Istorioaren haria handik urte askora amaitzen da, XXI. mendean, bizirik atera ziren biktimak, beren senideak eta adiskideak Mesa de Oña (Obarenes) mendiaren oinetan elkartzen direnean, hobi komun bat induskatzean.
Aurkezpen honetan La noche de las 7 lunas izeneko ikus-entzunezkoa proiektatuko da, Gregorio Méndez artistak egina, Txus Iparragirreren eta Eduardo Rojoren ahotsarekin.
Eduardo Rojo, kazetari eta filologoa, Radio Nacional-en lan egiten du Vitoria-Gasteizen eta Asociación de estudios Onienses delakoaren lehendakaria da. Oñako herriaren istoriari eta ondareari buruzko zenbait liburu argitaratu ditu, eta zenbait erakunderen aldizkarietarako idatzi ohi du, besteak beste Fernán González eta Sancho el Sabio Fundazioaren aldizkarietarako.
Argitaletxe: Editorial DoSSoles
ARTIUMen Emanaldi aretoan. Sarrera doan