Nola elkartu pedagogia, parte-hartzea, guztion onura eta sormena?

Hasiera: Osteguna, 08 Uztaila 2010

Amaiera: Osteguna, 08 Uztaila 2010

Lekua: Auditorio

Hasteko ordua: 18:30

Bukatzeko ordua: 19:30

Nola elkartu pedagogia, parte-hartzea, guztion onura eta sormena?
Pedagogia kritikoaz, parte hartzeko metodologiez, ezagutza partekatuaz, hezkuntza-bitartekotzaz, ekintzaren bidezko gogoetaz, digitala analogizatzeaz, gizarte eskuhartzeaz, mundua aldatzeaz eta abarrez hitz egiteko topaketa. Ondokoek parte hartuko dute:

Neokinok: ikus-entzunezkoen eta telebista esperimentalaren inguruan lan egiten duen taldea, aktibismoaren eta hezkuntzaren ikuspuntutik. www.neokinok.tv

Platoniq: kultur ekoizleak eta software garatzaileak biltzen dituen nazioarteko organizazioa, copyleft kultura ekoizten eta banatzen aitzindaria.

DINAMIK(TT)AK: sormena ekintzarako eta gizartea aldatzeko lanabes gisa hartzen duen lantegia. www.dinamikttak.com

Topaketa hau DINAMIK(TT)AK'10-en jardueren barruan dago.
Sarrera doan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand