Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 27tik 29ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, egin zen Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan II performance-zikloaren harira egin da argitalpen hau.
Testua: Iñaki Martínez Antelo
Diseinua: Dardo (Cristina Moralejo)
2021eko abenduaren 20an, Anesvad Fundazioak eta Artium Fundazioak izenpetu zuten akordioaren bidez, lehenengoak Juncal Ballestínen ondare artistiko eta dokumentala dohaintzan eman zion Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoari, Artium Museoari. Argitalpen nau museoko Dokumentazio Zentroak artistaren artxibo pertsonalari buruz egin duen antolaketa-, digitalizazio- eta katalogazio-lanaren emaitza da.
Testuak: Fernando Illana, Entique Martínez Goikoetxea eta Elena Roseras (argitapenak Juncal Ballestín, Sara González de Aspuru, Conchita Igartua, José Ramón Morquillas, Daniel Castillejo, José Ángel Artetxe eta Iñigo Sarriugarteren testu faksimilatuak ditu)
Diseinua: Hélice Creativos
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 15etik 2025eko apirilaren 27ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Joëlle Tuerlinckx. El caso de l(a casa) museo(a) erakusketaren harira egin da argitalpen hau.
Kontzeptua eta testuak: Joëlle Tuerlinckx
Diseinua: Adriaan Van Leuven
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 31tik 2025eko otsailaren 9ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako joxerra melguizo. refugios-rdiarios (lerro galduak) erakusketaren harira egin da argitalpen hau.
Testua: Enrique Martínez Goikoetxea
Diseinua: Habemus Estudio
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 25etik 2025eko otsailaren 2ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Chillida. Erabilea aplikatuak erakusketaren harira egin da argitalpen hau.
Testua: Peio Aguirre
Diseinua: FFraca (design office)
boz. Euskal Emakume Artisten eta Praktika Artistiko eta Artearen Teoria Feministen Ikerketa eta Dokumentazio Zentroari lotutako liburu-bilduma da. Museoaren eta haren bildumaren programetan parte hartzen duten artista, teorialari eta beste profesional batzuen testuak eta idatziak biltzen dituen argitalpen sorta da.
Gema Intxaustik (Gernika, 1966) inauguratzen du seriea, artistak 2022ko irailetik azarora museoan egonaldian zen bitartean egindako lanetik abiatutako argitalpen batekin.
Testuak: Gema Intxausti, Ana Arregi
Diseinua: Maite Zabaleta
Joxerra Melguizoren (Vitoria-Gasteiz, 1968) lanari eskainitako erakusketa honek artistaren azken hamar urteetako lana biltzen du. Ekoizpen honek prozesuaren ideian jartzen du arreta, eta lantegiko eguneroko lanak utzitako arrastoa eta marrazkiaren, lerroaren, kolorearen bidez egiteko eta pentsatzeko moduak ditu erakusgai, ikurren, forma abstraktuen, irudien eta testuen alfabeto bat ―egunkari moduko bat― osatuz.
Erakusketaren muina mural handi bat da, ohol gaineko ehunka marrazki eta pinturez osatutako instalazio bat eta neurri desberdinak antolatzen dituen patroi bat. Elaborazio horiek ihes egiten dute irudikapenaren eta paisaiaren ideiatik, eta artearen praktikari buruzko hausnarketan kokatzen dute artistaren lana, bai artistaren esparru indibidualean, bai artearen testuinguruan, bai artearen praktikarekin zerikusia duten lotura ideologiko eta sozialetan.
Proiekturen osagarri, prozesuan sortu diren hondakinez osatutako bi instalazio aurkezten dira. Alde batetik, sabaian zintzilik jarritako saio-hodi multzo bat, prozesuan zehar erabilitako materialen hondakinak biltzen eta sailkatzen dituena; bestetik, kolore-eremuak ezkutatzeko erabilitako zintez osatutako palinpsesto kromatiko bat, lerroen ausazko metaketa bat, prozesuan dagoen zera poetiko eta obsesibo hori agerian uzten duena. Proiektua artistaren ibilbideko piezarik garrantzitsuenetako batekin osatzen da: La medida del espacio III (1997). Obra horretan artistak aurrez aurre jartzen ditu natura eta giza eskala.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko maiatzaren 10etik irailaren 22ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Néstor Basterretxea. Artxiboa erakusketaren harira egin da argitalpen hau.
Testuak: Peio Aguirre, Matías Fajn y Elena Roseras
Diseinua: Maite Zabaleta
Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 26tik irailaren 29ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egondako Patricia Dauder artistaren Unform erakusketaren harira egin da argitalpen hau.
Testua: Juan de Nieves
Diseinua: Ariadna Serrahima
Apirileko, maiatzeko eta ekaineko ostegunetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoko txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoko txartel-leihatilan eta webgunean
Apiriletik ekainera bitartean, Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohitzunen proiektatuko diren hamabi film berrikustera eta ezagutzera gonbidatuko gaitu.
Lyongo Lumière Institutuarekin izaniko lankidetza arrakastatsuaren ondotik —elkarlan horren emaitza izan dira azken bi urteetan antolaturiko Lumière Saioak—, Filmategiak hamabi titulu jo ditu begiz; haietako batzuk aski ezagunak, eta beste batzuk, berriz, oraindik esploratzeke daudenak.
Programa osoa (pdf) Sarreren salmenta
PROGRAMA
Apirilaren 11n, osteguna, 19:00etan
Tiempos modernos / Garai modernoak. Charles Chaplin, 1936. 89 min’. EN. Azpitituluak: EU + ES
Metalurgiako langile bat erotu egingo da egiten duen lan mekanikoaren ondorioz. Osatzen denean, atxilotu egingo dute manifestazio batean —nahi gabe— parte hartzeagatik, eta kartzelan matxinada bat kontrolatzen lagunduko du, hori ere nahi gabe. Ondorioz, aske utziko dute. Azkenean, urrundu egingo da, kalean ezagutu duen umezurtz baten eskutik.
Chaplinen azken film mutua, haren lan onenetako bat, zaharberritu da. Bolognako Cinetecan zaharberritu dute, eta aipagarria da jatorrizko soinu-banda ere berreskuratu dutela; horri esker, Chaplin bikainak asmatu zuen bezala ikus dezakegu filma.
Apirilaren 18an, osteguna, 19:00etan
Not a Pretty Picture. Martha Coolidge, 1976. 83 min. EN. Azpitituluak: ES
Dokumentalaren eta narrazioaren arteko eremu hibrido batean mugitzen da filma. Zuzendariak berak jasan zuen bortxaketa baten berreraikuntza autobiografikoa da. Bertan, kamerak galderak egiten ditu eta, beteak beste, egoerak, sentimenduak eta arrazoiak deskribatzen ditu.
Orain arte aurkitzen zaila izan den harribitxi hau Academy Film Archivek eta The Film Foundationek zaharberritu dute azkenik, 4K-n.
Apirilaren 25ean, osteguna, 19:00etan
Las órdenes. Michel Brault, 1974. 109 min. FR. Azpitituluak: ES
Bi politikari ospetsu bahitu ondoren, 1970eko urrian gerra-legea ezarri zen Kanadan. Lege horrek eragin zuen salbuespen-egoeraren ondorioz, 450 pertsona atxilotu eta espetxeratu zituzten, haien aurkako inolako kargurik gabe. “Aginduak” ziren.
Hamaika sari jaso dituen film honek 50 urte beteko ditu aurten. Beste sari batzuen artean, Cannesko zinema-jaialdiaren 1975eko edizioko zuzendari onenarena partekatu zuen Costa-Gavrasekin. Quebeceko zinematografiaren ezinbesteko izenburua da, eta haren bertsio zaharberritua Cinémathèque québécoiseren lankidetzari esker proiektatuko da.
Maiatzaren 2an, osteguna, 19:00etan
El desconocido de Shandigor. Jean-Louis Roy, 1967. 90 min. FR. Azpitituluak: ES
Zientzialari batek arma nuklearren ondorioak ezeztatzeko gai den metodo bat asmatuko du. Sekretua gorde nahian, babesleku batean bakartuko da alabarekin eta laguntzaile batekin. Hainbat herrialdetako zerbitzu sekretuak haren arrastoaren atzetik dabiltza ordea, halako arma baliotsua eraikitzeko formula eskuratu nahian.
Suitzako Zinematekak berriki egindako zaharberritze-lanari esker iritsi zaigun perla bitxi bat.
Maiatzaren 9an, osteguna, 19:00etan
Esa pareja feliz. Juan A. Bardem, Luis G. Berlanga, 1951. 90 min. ES
Bikote ezkonberri xume batek xaboi-marka batek babestutako lehiaketa bat irabazi du. Ondorioz, “bikote zoriontsu” izendatuko dute, eta egun batez opariak eta gonbidapenak jasoko dituzte biek beste enpresa batzuen eskutik. Baina senarrak bi arazo konpondu behar ditu egun horretan bertan, huts egin gabe. Emazteak, baina, ez du haien berri.
Espainiako Filmategiaren laguntzari esker proiektatuko da bertsio zaharberritua.
Maiatzaren 16an, osteguna, 19:00etan
Begiluzea (El fotógrafo del pánico). Michael Powell, 1960. 109 min. EN. Azpitituluak: EU
Aitak haurtzaroan berarekin egin zituen esperimentuen ondorioz burua galduta, argazkilari batek bere biktimak erretratatzeko beharra sentitzen du haiek hiltzen ari den unean, laztura eta muturreko izua jaso nahi baititu irudietan.
The Film Foundationek eta BFI National Archivek zaharberritu dute. Hona filmari buruz Scorsesek esandako hitzak: "itsugarriki ederra da; shock bat sistemarentzat, eta argi eta zuhur erakusten du artea egiteak dakarren arriskua".
Maiatzaren 23an, osteguna, 19:00etan
Burdinazko gurutzea (La cruz de hierro). Sam Peckinpah, 1977. 132 min. EN. Azpitituluak: EU
Bigarren Mundu Gerra, sobietar frontea. Alemaniar pelotoi batek sobietar armada boteretsuari aurre egin behar dio. Tartean, pelotoiaren buruzagi den sarjentu errespetatu eta zaildua, eta akademia militarretik atera berri den kapitain hasiberri eta buruarina, zeinaren helburu bakarra loria erdiestea baita.
Estreinaldiaren ondoren, Orson Wellesek telegrama bat bidali zion Peckinpahri filma goraipatzeko eta gerraren aurka inoiz ikusi zuen lanik onena zela esateko.
Maiatzaren 30ean, osteguna, 19:00etan
Arrisku-klase guztiak. Claude Sautet, 1960. 107 min. FR. Azpitituluak: EU
Kriminal ezagun batek Italiatik Frantziara ihes egingo du, beste gaizkile batek lagunduta, bere gain dagoen heriotza-zigorra saihesteko. Hala ere, dena hankaz gora jarriko da bi herrialdeen arteko mugan gertaturiko tiroketa baten ondorioz.
Hau da Donostia Zinemaldiak Claude Sautet zuzendari frantsesari 2022an eskaini zion atzera begirakoan proiektatu ezin izan zen film bakarra. Jose Giovanniren eleberri batean oinarritua, Delerueren musika eta bi protagonista erraldoi ditu: Ventura eta Belmondo.
Ekainaren 6an, osteguna, 19:00etan
Carta de amor. Kinuyo Tanaka, 1953. 98 min. JP. Azpitituluak: ES
II. Mundu Gerra amaitu eta bost urtera, gizon batek lan berri bat aurkitzea lortuko du: beste batzuentzat maitasun-gutunak idaztea. Guztia korapilatuko zaio bere bizitzan aspaldiko neska-lagun bat agertzen denean, gerra-garaiei lotutako iragan ilun bat duena.
Tanaka Japoniako zinemaren izen esanguratsua da. Filma 1954ko Cannesko zinema-jaialdian lehiatu zen, eta Toho Co Ltd-k zaharberritu du, 4K kalitatean, jatorrizko negatibotik abiatuta.
Ekainaren 13an, osteguna, 19:00etan
El apartamento. Billy Wilder, 1960. 125 min. EN. Azpitituluak: ES
C. C. Baxter bulegari ilun bat da, eta tarteka bere apartamentua uzten die bulegoko nagusiei maitasun-hitzorduetarako. Horrela, haien konfiantza irabazi nahi du, eta enpresan gora egin. Baina gauzak aldatu egingo dira igogailuzain batekin —nagusietako baten maitalea— maitemintzen denean bulegaria.
Luis Alegrek honako hau esan zuen filmari buruz: “El apartamento filmari diodan maitasunak sinetsarazten dit filma maisulanetan maisulan handiena dela (...), oreka miresgarrian nahasten baititu honako elementu hauek: sakontasuna eta arintasuna, alaitasuna, tristura eta malenkonia, agresibitatea eta samurtasuna, erromantizismoa eta ironia, poesia eta zinismoa, drama, tragedia eta komedia".
Ekainaren 20an, osteguna, 19:00etan
Sur. Fernando E. Solanas, 1988. 127 min. ES
Argentina, 1983. Diktadura militarra erori ondoren, gizon bat kartzelatik atera da. Aurreko bizitza eta familia berreskuratzen saiatuko da, baina gauzak asko aldatu dira. Emazteak eta biek aurrekora itzuli nahi dute, hein batean behintzat, baina, aldi berean, itxaropena gailenduko den etorkizun bat asmatzeko beharra dute.
Solanasek honela definitu zuen bere filma: “bizitzari eskainitako kantu bat, itzulera baten istorioaren metaforaren bidez. Autore baten itzulera. Bikote batena. Herrialde batena”. Argentinako zinema.
Ekainaren 27an, osteguna, 19:00etan
Adiós, Querida. Raymond Bernard, 1946. 115 min. FR. Azpitituluak: ES
Gizon dirudun bat jabegai aberats batekin ezkontzera behartu nahi dute. Gizonak ez du harekin ezkontzeko inolako gogorik, eta luxuzko prostituta bati eskatuko dio bere emaztea izan dadin, jabegaiarekin ez ezkondu behar izateko.
Bikaina da Lumière Institutuaren proposamena: Lumière Classics labela du filmak; bertsio zaharberritua joan den Lumière Emanaldietan proiektatu zuten, eta hona zer esan zuen Bertrand Tavernierrek Danielle Darrieux aktore protagonistari buruz: "bikaina izan zen bizitza osoan".
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
© 2025 Artium Museoa.