Vitoria-Gasteizen, 2023ko ekainaren 10etik uztailaren 30era Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan erakusketaren harira egin da argitalpen hau.
Testuak: Itziar Okariz, Catalina Lozano
Diseinua: Habemus Estudio
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Z aretoa programako Everyting Near Me erakusketaren inaugurazioa dela eta, Laida Lertxundi artista eta zinemagilearen eta Catalina Lozano Artium Museoko Komisario buruaren arteko solasaldia antolatu dugu aretoan bertan.
Ekainaren 25ean, 17:00etan
Laida Lertxundi eta Catalina Lozanoren arteko solasaldia
Z aretoa. Sarrera doan, toki mugatua.
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo artium.eus-en
Vitoria-Gasteizen, 2023ko ekainaren 2tik abenduaren 10era Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Julia Spínola artistaren Persona, foto, copia erakusketaren harira egin da argitalpen hau.
Testuak: Marc Navarro, Catalina Lozano
Diseinua: Álvaro Cánovas, Ignasi Ayats
Persona, foto, copia erakusketaren inaugurazioa dela eta, Julia spínola artistaren eta Catalina Lozano Artium Museoko Komisario buruaren arteko solasaldia antolatu dugu.
Ekainaren 2an, ostirala, 18:00etan
Julia Spínola eta Catalina Lozanoren arteko solasaldia
Emanaldi aretoa. Sarrera doan, toki mugatua.
erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo artium.eus-en
Vitoria-Gasteizen, 2023ko martxoaren 24tik ekainaren 18ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen San Simón 62 erakusketaren harira egin da argitalpen hau.
Testua: Sara Torres
Diseinua: Azul Prusia
Vitoria-Gasteizen, 2023ko martxoaren 31tik irailaren 3ra Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, ikusgai egon zen Sahatsa Jauregiren Flux Cored erakusketaren harira egin da argitalpen hau.
Testua: Clara López Menéndez
Diseinua: Gorka Eizagirre
Artium Museoan 2023ko martxoaren 24tik irailaren 24ra arte izandako Alejandro Cesarcoren Beste adibide berri batzuk erakusketaren baitan argitaratutako esku-liburua.
Testuak: Thomas Boutoux, Alejandro Cesarco, Beatriz Herráez
Diseinua: Santiago da Silva
Artium Museoan 2021eko martxoaren 31n Bilduma Hau Colección. Movimientos elementales (1950-2000) erakusketa dela eta argitaratutako esku-orria.
Testua: Thomas Boutoux, Beatriz Herráez, Enrique Martínez Goikoetxea, Elena Roseras, Sergio Rubira.
Diseinua: Franziska
Apirileko, maiatzeko eta ekaineko ostegunetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean
Artea eta ikuskizuna irauli zituen asmakizunaren ikurra da Lyongo Lumière Institutua, ez soilik zinemaren sorterrian bertan dagoen sinbolo historikoa delako, baizik eta egunero lan egiten duelako zinema osotasunean bildu, berreskuratu eta zabaltzeko, behar den moduan, denboraz eta mugez haratago, gaurkotasunaren eta ikuspegi historikoaren arteko etengabeko komunikazioari eutsiz.
Hiruhileko honetan Euskadiko Filmategian hasiko diren Lumière Saioetan, lan bikain eta erakargarri horren berri eman nahi da, Lumière Institutuaren historiako lehen film garrantzitsuen bidez eta alderdi askotarikoak erakutsiz. Profesional handien eta, batez ere, zinemaren eta haren dibulgazioaren zaleen eskutik helduko zaizkigu filmak.
PROGRAMA
Apirilaren 20an, osteguna
Dans la nuit / En la noche. Charles Vanel, 1929. 75 min. GAZT / EUS
Ezkondu ondoren, ezkonbizitza zoriontsua da filmeko meatzari protagonistaren bizitzaren ardatza. Dena ondo doa, harik eta egun batean meategian leherketa bat gertatzen den arte. Leherketaren ondorioz, aurpegia erabat desitxuratua gelditzen zaio, eta, hala, protagonistak maskara bat erabili beharko du bere itxuragabetasuna ezkutatzeko. Istripuarekin desagertu da zoriona ere.
Lyonetik oso gertu filmatu zen, zinematografoa han jaio ondoren. Lumièretarrekin jaio eta Vanelekin amaituko zen frantses zinema mutua, eta mututasun zinematografiko horren azken une gorena eta orain arte ahaztua da film hau. Bertrand Tavernierek esan zuenez: "Poesía zinematografikoa… Vanel filmegile moderno erabatekoa da eta haren filma autore-zinema da".
Apirilaren 27an, osteguna
Pechos eternos. Kinuyo Tanaka, 1955. 110 min. GAZT
Fumiko Nakajo poetaren bizitzan oinarritutako film honek bere garaiari aurreratutako emakume bat du protagonista, bera bizi izan zeneko gizartearena baino askoz pentsaera modernoagokoa. Jota daukan bularretako minbiziaren aurkako emakume honen borroka erakusten du filmak eta bere burua adierazteko eta libre bizitzeko haren borroka nekaezina ere bai.
Kinuyo Tanaka japoniar zuzendari emakumezkoak sei film erabat libre eta bere kontakizunetako ardatz nagusitzat emakumeak zeuzkatenak zuzendu zituen 1953 eta 1962 bitartean. Tanakak irmo uste zuen ezen, gerrak eragindako krisialditik ateratzeko, emakumeek hartu behar zutela agintea…, baita zineman ere.
Maiatzaren 4an, osteguna
Hiru garaiak / Three Ages. Buster Keaton, Edward F. Cline, 1923. 63 min. GAZT / EUSK
David W. Griffithen Intolerancia filmaren parodia, non, Margaret Lehayren maitasuna lortzeko, Keaton Wallace Beeryrekin lehian ari den hiru garai desberdinetan: historiaurrean, antzinako Erroman eta hogeiko urteetan, orduan egilearen aro garaikidea zena, hain zuzen.
2019an atzera-begirako bat eskaini genionean Buster Keatoni, Hiru garaiak ez zegoen oraindik zaharberritua. Orain bai, eta, beraz, zinemako jenioaz gozatzeko unea dugu, zeinarengandik Fernando Truebak hau esan baitzuen: "Berarengan guztia transparentzia da, irudiaren inozentzia da (…) Haren txisteak ez dira bakarrik gag bisualak, literaturarik onena baizik, poesia bere egoerarik aratzenean, edozein kurtsileria izpitik gabetua".
Musika zuzenean Josetxo Fernández de Ortega Jáuregui pianojolearekin.
Maiatzaren 11n, osteguna
Ordet / La palabra. Carl Theodor Dreyer, 1955. 125 min. GAZT
Film hipnotiko honek Morten Borgenen eta Mikkel, Johannes eta Anders haren hiru semeen historia kontatzen du. Mikkel bere hirugarren semearen zain dago, Johannes zeharo liluratuta eta identifikatuta dago Jesukristoren figurarekin, eta Anders, berriz, Borgenen aurkako komunitate erlijioso rigoristako buruzagiaren alabaz maiteminduta dago.
Film honek Urrezko Lehoia irabazi zuen Venezian, eragin ukaezina izan zuen Lars Von Trierengan, zinemaren historiako maisulana da eta, André Bazinen arabera, nolabait
"zuri-beltzeko azken filma, ate guztiak ixten zituena". Danish Film Institutek zaharberritua.
Maiatzaren 18an, osteguna
Apocalypse Now, Final Cut. Francis F. Coppola, 1979-2019. 182 min. GAZT
Coppolaren gerra-zinemako klasikoaren azken bertsioa, zuzendariak berak 2019an egina, jatorrizko filma baino iraupen luzeagoakoa baina 2001eko bertsioa, Redux, baino
laburragoa. Estatubatuar militar bat misio berezi batera bidali dute Vietnamera: Kurtz koronela bilatzea eta akabatzea, zeina baita militar gailen bat, Estatu Batuetako armada utzi eta oihanean komunitate bat sortu zuena.
Filma estreinatu eta handik 40 urtera, Coppolak, 2019ko Lumière Saria irabazi zuenak, bere klasikoaren azken bertsio zaharberritu hau ekarri digu. Ezin bikainagoa irudiz eta hotsez. Proiektu faraonikoa eta filmaketa deabruzkoa. Gizakiei eta gerrari buruzko gogoeta hilezkorra. Monumentala.
Maiatzaren 25ean, osteguna
Mes petites amoreuses / Mis pequeños amores. Jean Eustache, 1974. 123 min. EUSK
Daniel nerabe bat da, amonarekin bizi da Frantziako herrixka batean, harik eta amak Narbonara bizitzera eramaten duen arte. Etxeko diru eskasiak mekanikari aprendiz gisa
lan egitera darama mutikoa eta Daniel helduen munduaren berri izaten hasiko da sexualitatea ernatzen zaion bitartean.
La maman et la putain berez zen elkarrizketa-filmetik helduarorako iragatearen eta maitasunaren eta sexualitatearen aurkikuntzaren une funtsezko hori erabateko talentuz
adierazten duen begirada-filme honetara igaro zen Eustache. Ez dira asmatzen zailak Eustache handiaren eragin oso zuzenekoa duten gaur egungo filmegile batzuen izenak.
Ekainaren 1ean, osteguna
Gas-oil. Gilles Grangier, 1955. 92 min. GAZT
Gaua andregaiarekin igaro ondoren, kamioilari batek ustekabean harrapatu du errepidean etzanda zegoen gizon bat. Lehentxeago, hurbileko herri batean, gaizkile batzuek lapurreta bat egin, eta harrapakin handi batekin ihes egiten dute, baina harrapakina desagertu egingo da istripuaren ondoren.
Grangier 50eko hamarkadako frantses zinemako izen handietako bat da, kritikaren zati batek gutxietsia. Lumière Zinemaldiak atzerabegirako bat eskaini zion 2021ean, film
honetan Jean Gabin eta Jeanne Moreau aktoreen eta Michel Audiard elkarrizketagilearen talentua elkartzen jakin zuen filmegileari zor zaiona aitortzeko.
Ekainaren 8an, osteguna
Toro Salvaje. Martin Scorsese, 1980. 124 min. GAZT
Jake La Motta boxeolariari buruzko biopic-a, zeinak, bere anaiaren prestakuntzarekin, munduko txapelduna izatea lortu baitzuen. Baina haren izaera biolentoak, ring barruan eta
kanpoan, suntsitu egingo du azkenean Jakeren bizitza, zeinak aurre egin behar izango baitio, gainera, borrokaldietan iruzur egiteko mafiaren presioei.
4Kn zeharberritua, Martin Scorseseren oniritziarekin (Lumière saria 2014an) eta Thelma Schoonmakeren gainbegiradarekin. Scorsese Lumière Institutuaren adiskidea da eta
haren lehendakari historiko Bertrand Tavernieren adiskide pertsonala ere izan zen.
Ekainaren 15ean, osteguna
En el curso del tiempo. Win Wenders, 1975. 176 min. GAZT
Bi gizonek (zinema-proiektagailuen teknikari bat eta maitasun-harreman porrot egindako baten ondoren deprimitutako gizon bat) bi Alemanien arteko mugan zehar bidaiatzen dute herri hondatuetan zehar, bi gizakiren arteko askapenezko eta elkartzezko ibilbide batean.
Lumière Institutuko zuzendariaren, Thierry Frémaux, eskaera berariazkoa, zeinaren arrazoiak berak jakinaraziko dizkigulakoan baikaude. Wenders bereziki inspiratua egon
zen errepideko bere trilogian eta zinema aleman berriaren bultzatzaile handietako bat izan da.
Ekainaren 22an, osteguna
Justice est faite / Justicia cumplida. André Cayatte, 1950. 95 min. GAZT
Bere maitale aberats eta gaixotasun sendaezin batek jotakoaren heriotza azkartzeaz salatu dute emakume bat. Epaiketa bitartean epaimahaikideek erabaki beharko dute ea
arrazoi humanitarioengatik egin zuen edo anbizio pertsonalagatik.
Lumière Institutuak 2019an eskaini zion atzerabegirakoaren bitartez justiziaz erreibindikatutako beste izen bat da Cayatte. Abokatua izan zen filmegilea izan aurretik, eta
zalantzarik gabe adierazi zituen bere errebeldia eta inkonformismoa, bai eta bere konpromiso sozial argia gerraondoko Frantzian.
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) erakusketaren inaugurazioaren baitan, aurkezpena labur bat antolatu dugu komisario eta artisteekin batera.
Martxoaren 31n, 18:00etan
Emanaldi aretoa. Sarrera doan, toki mugatua.
erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo artium.eus-en
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online