Raisa Álava (Zuaza, 1990) artista arabarrak ilustrazioarekin eta argitalpen-prozesuekin lotutako praktikei buruzko aurkezpen-ziklo bat inauguratu du museoko A01 gunean.
Ikonografiarekin eta bere lanaren prozesuekin loturik, azken bost urteotan sortutako material grafikoak eta editorialak —kartelak, fanzineak, apunte-koadernoak eta komikiak— biltzen ditu erakusketak.
Álavak lotura bat ezartzen du bizitako eta imajinatutako esperientzien artean, bai bere lan pertsonalean, bai lankidetzan egindakoetan. Oroimen kolektiboak eta prozesu gorabeheratsuek informazioz betetako irudiak osatzen dituzte, ikuspegi behartuetatik eraikiak eta irudi distortsionatu eta elektrikoak protagonista direla.
Haren azken kolaborazioen artean, nabarmentzekoak dira Bloomberg Businessweek, The New Yorker eta The New York Times egunkarietarako egindakoak, eta baita Frantziako 2023ko Tourraren iragarkietan erabili zena eta Gasteizko Azkena Rock jaialdikoa ere.
Haren lehen komiki luzea, Sumidero, 2023 urte-amaieran argitaratu zuen AIA argitaletxeak.
Sarrerak Online
Denda Online