Rosalind Nashashibi. Get me a stone

Hasiera: Ostirala, 12 Ekaina 2026

Amaiera: Igandea, 25 Urria 2026

Ekainean, Rosalind Nashashibi (Londres, 1973) palestinar jatorriko margolari eta zinemagilearen lanari eskainitako erakusketa bat aurkeztuko da, Palestinako herriaren oroimena eta erresistentzia gogora ekartzen duten duela gutxiko margolan batzuk ardatz hartuta.

Artistaren ekoizpenean ohikoa da pinturaren historiari buruzko erreferentziak eta aipuak aurkitzea, baita herri-kulturaren parte diren elementuak ere.

Erakusketa artistak Artium Museoarekin duen lankidetzaren jarraipena da. 2021ean hasi zen bere lan zinematografikoa aurkezten, gaur egun museoaren bildumaren parte den A Wider Kind of Love (2021) pinturarekin batera, eta Palestinaz "hitz egiteari ez uzteko" agertoki bat eratzea proposatzen du.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand