Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango

Hasiera: Ostirala, 07 Azaroa 2025

Amaiera: Igandea, 12 Apirila 2026

Artium Museoak Lurrak ez du jaberik izango aurkeztu du, jatorri libanoarreko Marwa Arsanios artistaren (Washington K. B., 1978) lanen ikuspegi bat. Erakusketaren muina Who is Afraid of Ideology? (Nor da ideologiaren beldur?, 2017 – abian) izeneko pieza dokumental sail bat da. Proiektu horretan, Ekialde Ertaineko eta Hego Amerikako hainbat geografiatan lurra nola berreskuratu eta ustiatzen den ikertzen ari da Arsanios. Erakusketan Right of Passage (2025) bosgarren kapitulua aurkezten da, Fondazione Sandretto Re Rebaudengo (Turin) eta Fundació Joan Mirórekin (Bartzelona) batera ekoitzia.

Who is Afraid of Ideology? lurra banatzeko eta erauzteko politikei buruzko ikerketa aurrerakoia da. Arsaniosek hainbat emakume-komunitatetan bere burua antolatzeko ikusi dituen hainbat modu erakusten dizkigu, eta horiek egitura patriarkalei aurre egiteko dituzten moduak aztertzen ditu.

Emaitza erretratu kolektibo bat da, protagonisten kontakizunetan gelditzen dena. Bertan, ikuspegi ekologikoak, feministak, indigenak eta dekolonialak elkartzen dira, gizartea antolatzeko modu berriei forma emateko. Aldi berean, artistak estrategia teknikoak eta narratiboak garatzen ditu formatu dokumentala deseraikitzeko —historikoki etnografikoa, estraktiboa eta partziala—, elkarrizketen konbentzioak hautsiz, irudia eta soinua elkarrengandik bereiziz eta piezak eraikitzen dituzten jarraibideak eta elkarrizketak entzuteko aukera emanez.

Arsaniosen azken erakusketa batzuk izan dira: BAK Utrecht (2024), Kunsthalle Bratislava (2023), Heidelberger Kunstverein (2023), Mosaic Rooms, Londres (2022), Contemporary Arts Center, Cincinnati (2021); Skuc Gallery, Ljubljana (2018); Beirut Art Center (2017); Hammer Museum, Los Angeles (2016); Witte de With, Rotterdam (2016); Kunsthalle Lissabon, Lisboa (2015); eta Art in General, New York (2015). Taldeko hainbat erakusketatan ere agertu da haren lana: Documenta 15 (2022), Mardingo bienala (2022), Sydneyko bienaleko film-programa (2022), Autostradako 3. bienala, Pristina (2021) edo Berlingo 11. bienala (2020), besteak beste.

Erakusketa Agustín Pérez Rubiok komisariatu du, eta Turingo Fondazione Sandretto Re Rebaudengorekin batera ekoitzi da. Bertan egon da ikusgai 2025eko apirilaren 8tik ekainaren 1era arte.

[Irudia: Who is Afraid of Ideology?, Part 5: Right of Passage (Marwa Arsanios, 2025) filmaren fotograma baten zatia].

ARTELANEN ZERRENDA   ARGITALPENA

 

Erakusketa hau Turingo Fondazione Sandretto Re Rebaudengorekin batera ekoitzi da:

FSRR logo        Logo HFKUDP grau

 

 

Who is Afraid of Ideology?, Part 5: Right of Passage filma Turingo Fondazione Sandretto Re Rebaudengorekin eta Bartzelonako Fundació Joan Mirórekin batera ekoitzi da:

FSRR logo       Logo 2 lineas

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand