Josu Bilbao. h

Hasiera: Ostirala, 30 Maiatza 2025

Amaiera: Igandea, 30 Azaroa 2025

Josu Bilbaoren (Bermeo, 1978) praktika bere ingurunearen eta artista gisa aldi baterako okupatzen dituen espazioen zenbait baldintza ageriko eta ezkutuko behatzetik abiatzen da. Zeregin hori ekintza fisikoaren zein ekintzarik ezaren araberakoa da, artista honen lan egiteko modua batetik bestera baitabil. Erantzuna, beti partziala, inoiz behin betikotzat ematen ez dena, kentzea izan daiteke, gehitu beharrean, desmuntatzea, eraiki beharrean. Espazio bati, haren arkitekturari, instituzionaltasunaren barruan heltzean, hura definitzen duten egiturak egin eta desegiteko irudikatze-prozesuak, hainbat saiakera dakartza emaitza legez, forma hartuz dihoazenak.

Hizkuntzaren esperientzia, esperientzia minorizatua, fonetikoa, gorpuztua, etengabeko beste hausnargai bat da ahozko tradizioan oinarritutako hizkuntza eta dialekto/ekolekto marjinalen hauskortasunari eta galerari buruzko bere lanean. Eta baita hauek gorputzean, soinu bihurtzen dituzten organoetan, testu arauemaileetan erregistratzen ez diren baina keinuetan eta afektuetan erregistratzen diren espezifikotasunetan inskribatzeko modua ere. Hizkuntza txikia, gutxiengo batek erabiltzen duelako, eta Josu Bilbaok darabilen testuinguruan, dimentsio politiko bat hartzen duena.

Erakusketaren izenburua, h, hein batean, euskararen batasun prozesu historikoei buruzko hausnarketa batetik dator, baita soinu baten ekoizpenean parte hartzen duten gorputz-atalak definitzeko sortu ziren hitzetatik. Hori da izenburuak aipatzen duen /h/ hasperendunaren kasua, aho-barrunbearen eta diafragmaren arteko mugimendu eta harreman mota espezifiko bat. /h/ honek, aretoan gerta daitekeenari ere egiten dio erreferentzia, bertan bizi diren erritmo hautemangarri eta hautemanezinekin. Arnasketa-sistemaren bidez mintzaira bilakatzen den espazioari heltzeko modu horien harira, Estanis Comellak (Lleida, 1985) h-rako espreski ondu duen soinu-pista batek erritmo abstraktu bat proposatzen du, erritmo horretara egokitu gaitezkeelarik.

ARGITALPENA  

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand