Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan II

Hasiera: Ostirala, 27 Iraila 2024

Amaiera: Igandea, 13 Urria 2024

Lotura mekanikoak erakusketan, izen bereko perfomance-zikloaren parte izan ziren zenbait pieza daude ikusgai; performance-zikloa erakusketaren inaugurazioaren asteburuan egin zen, eta bederatzi artistak parte hartu zuten bertan. Performanceak bereizgarri du espazio jakin batean gertatzen dela, iraupen jakina duela eta jendaurrean egiten dela. Proiektu honen bidez, baina, erakusketa-eremuaren erdigunean kokatu nahi dugu, erakusteko artistek zikloan aktibatutako piezak, kasu batzuetan, edo artistek Artium Museoan edo beste tokiren batean baina, betiere, antzeko prozesuei jarraituz sortutako piezak, beste kasu batzuetan.

Zikloan artista eta talde parte-hartzaileek museoko aretoetan aurkeztu zituzten beren proposamenak, egun batzuez. Eta, erakusketaren bidez, esperientzia hori denboran luzatu nahi dugu, nabarmentzeko zer-nolako interesa duten pieza hauek haiek aktibatzeari utzi zaiolarik ere edo artista bertan ez egonik obra interpretatzea ikusleari dagokiolarik ere. Honako artista hauek parte hartzen dute Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan II erakusketan: Valeria Maculan (Buenos Aires, 1968), Federico Vladimir (Buenos Aires, 1983) & Pablo Llilienfeld (Madril, 1981), Ainara LeGardon (Bilbo, 1976), Itsaso Iribarren (Iruñea, 1981) & Germán de la Riva (Cumaná, Venezuela, 1977), Pedro Barateiro (Almada, 1979), Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984), Marta Fernández Calvo (Logroño, 1978), Alejandra Pombo Su (Santiago de Compostela, 1979) eta Marc Vives (Bartzelona, 1978).

Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan II programaren komisarioa Iñaki Martínez Antelo da.

Proiektu honen laguntzailea, Portugalgo Enbaxada / Camõesekin lankidetzan, Cultura Portugal programaren barruan.

Logo Embaixada Madrid 01 BN    01. Logo Camões BN    CulturaPortugal pb BN

  

Artelanen zerrenda

 

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK

Performance zikloa

Programa osoa (pdf)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand