Testuinguruak Bilduma batetik abiatuta | Nerea Lekuona. Idealak / Ideales

Hasiera: Ostirala, 22 Iraila 2023

Amaiera: Igandea, 10 Abendua 2023

Lekua: A3 aretoa

 

Nerea Lekuonak (Vitoria-Gasteiz, 1976) Idealak / Ideales erakusketan bere azken aldiko bi lanen arteko elkarrizketa aurkezten du. Bi mural handi dira, elementuak eta kontzeptuak elkartuz osatuak, eta Trantsizio politikoaren inguruan gatazkan dauden kontakizunen arteko espazioan kokatzen dira.

Arabako Gobernu Zibilaren artxiboan egindako ikerketa baten ondorioz, Lekuonak Laboratorio en Transición izeneko lan bat burutu zuen. Ehundik gora objektu ditu, memoria duten materialak, hala nola penintsulako argazkiak, dokumentuak, planoak eta mapak, artistak froga-eremu gisa esku hartutako objektu multzo bat, Trantsizioko urteetan boteretik zabaldutako irudimen politikoarekin eta mezuekin jolasten dutenak.

Erakusketa honetarko bereziki ekoiztuta izan den Consignas lanean, Lekuonak eskuz diseinatu eta formalizatu ditu Euskal Herriko kaleetan egindako aldarrikapen eta protestetatik ateratako hitzak. Une baten memoria, artistak —emantzipazioko proiektu kolektiboei eta haien baliabideei buruzko bere azterketan— orainaldian kokatzen duena.

Argitalpena

Erakusketa Testuinguruak bilduma batetik abiatuta programaren barruan dago. Erakusketa ziklo horrek berriki museoaren funtsetan sartu diren artisten ekoizpena ezagutarazten du.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand