Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak performance praktikei eskainitako ziklo eta erakusketa hau aurkeztu du. Lotura mekanikoak museoaren espazioa pentsatzeko eta bertan bizi diren gorputzetatik abiatuta eraikitzen diren harremanak pentsatzeko nahitik sortu da, artista eta kolektibo batzuen askotariko praktiken bitartez eraikinaren barruko aldearen eta kanpokoaren artean porositate guneak sortzeko asmoz.
Proiektuaren izenburua ustekabearen emaitza da. María Paz Jiménezen (Valladolid, 1909 — Donostia, 1975) margolan baten izenburua da, duela gutxi aurkitutakoa. Orain arte, Bildumari lotutako museoaren datu-baseetan «izenbururik gabe» (1968) agertzen zen. Margolana ia monokromoa da. Oihalean, forma abstraktu batzuk pilatzen dira zientzia fikziozko paisaia batean bezala. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) erakusketarako margolanaren markoa aldatzea erabaki zen, eta, marko zaharra kentzean, «Lazos mecánicos» (Lotura mekanikoak) idazkuna agertu zen, zurezko bastidoreari grapatutako zinta zati batean.
Itziar Okariz artistak eta Catalina Lozanok komisariatuta.
Lotura mekanikoak proiektuak hauen laguntza jaso du:
ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK
Ekainak 10
17:00etan / 29 Condiciones para una imposición, Jon Mikel Euba
18:30ean / Viaje de formol, Naomi Rincón Gallardo
Ekainak 24
18:30ean / Pulfiki pulkiki, Amaia Urra
19:30ean / "…abesten saiatu nintzen…" "…baina ez zizuten entzuten…", Garazi Navas
Uztailak 1
17:00etan / Performancea, Sus Zwick & Muda Mathis
18:30ean / Tripak pasiaran II, Tripak
19:30ean / Kontzertua, Les Reines Prochaines
Uztailak 7
11:00 - 14:00 / Inprobisazio lantegia Jeremiah Dayrekin (15 lagun)
Uztailak 8
17:00etan / Nueva performance en el elizate, Jeremiah Day
18:30ean / Hor dago, Erick Beltrán
Uztailak 13
16:00etan / A Daily Practice with Works from The Collection. Feldenkrais saioa Yael Davidsekin (12 lagun)
Uztailak 14
19:00etan / A Daily Practice with Works from The Collection. Feldenkrais saioa Yael Davidsekin (12 lagun)