Everything Near Me bi kapitulu dituen zinema-instalazio bat da. Lehenengoan, Euskal Herriko eta Kaliforniako testuinguru soziopolitikoekin zerikusia duten paisaia afektiboak aztertzen dira. Bigarrenean — Euskal Herrian bi urtez filmatua— eguneroko eszenak eta paisaia oparoak uztartzen dira, bizitza osatzen duten eta eta hari eusten dioten une iheskorrak.
Laida Lertxundik (Bilbo, 1981) landscape plus (paisaia eta zerbait gehiago) izeneko metodologia batekin lan egiten du, talde-ariketak, behaketa-argazkiak, musika, ekintza eta ausazko ekitaldiak konbinatuz; lurraren eta gorputzaren artean paralelismoak ezartzen ditu, berarentzat atsegin eta esperientzia guneak, biak. Haren lanak ondoko erakundeetan egon dira ikusgai: High Line Art, New York (2023), Whitney Biennial, New York (2012), Hammer Museum (2016), LIAF Biennial (2013), Biennale de Lyon (2013), Frieze Projects New York (2014), MoMA, New York (2022, 2017) eta Tate Modern, London (2016), besteak beste. Pedagogia oso garantzitsua da Laidaren praktikan, eta gaur egun Lyongo École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-eko irakaslea da.
Ren Ebel Kaliforniako (AEB) artista bat da. Bideoa, soinua, idazketa eta marrazketa lantzen ditu. Kaliforniako San Diegoko Unibertsitatean jaso zuen bere Arte Ederretako lizentziatura eta masterra, berriz, Kaliforniako ArtCenter College of Design-en, Pasadenan. Haren lanak Gattopardo Gallery (Los Angeles), Now Instant Image Hall (Los Angeles), Spectacle Theatre (New York) eta Azkuna Zentroan (Bilbo) erakutsi dira. Bere idatziak Artforum, Mousse, X-TRA eta Frieze aldizkarietan agertu dira.
Erakusketa hau MONDRAGONen laguntzarekin egin da.
Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz.