Testuinguruak Bilduma batetik abiatuta | Sahatsa Jauregi. Flux Cored

Hasiera: Ostirala, 2023(e)ko Martxoaren 31a

Amaiera: Igandea, 2023(e)ko Irailaren 03a

Lekua: A02 aretoa

Erakusketa honetan, Sahatsa Jauregik (Itaparica, 1984) objektuen arteko —batzuk aurkituak eta beste batzuk berak eginak— era askotako mihiztadurak osatzen dituzten lan batzuk aurkezten ditu. Gorputza ematen dieten tenkadura-indarrek eusten diete, eta mihiztadurek metalezko xafla ebakiz egindako gorputz-atalen siluetak biltzen dituzte.Xafla horiek, askotan, ehunezko elementuei esker luzatzen edo eusten dira. Konposizioa denborazkotasun espezifiko baten emaitza da, eta eraldatzeko aukera beti dago artelanetan pil-pilean. Artistak bere lanarekin duen potentzialtasun eta harreman horrek izaera performatiboa ematen die.

Erakusketaren izenburuak soldadura-hari mota bat aipatzen du, kanpoko gas baten propultsioa behar ez duena, dagoeneko sartuta duelako. Barneratutako teknologiaren ideia hori Flux Cored-en mihiztatzen diren gorputzen parte da. Jauregik pertsonaia esekien segida bat sortzen du, erakusketa-espazioan desfilatzen duten gorputz iragankor gisa sortuak. Hainbat teknologiaz osatutako gorputzak dira; prostetikoak, gihartsuak, dekoratuak, batzuetan gehiegizkoak. Argazkigintzatik abiatuta, Jauregiren «eskultura lau»-ek estimulagarriak zaizkion egoerak sortzeko eta gauzatzeko nahia adierazten dute.

Sahatsa Jauregi Bilbon bizi eta lan egiten du. Gaur egun irakaslea da EHUko BBAA Fakultatean, eta Okela gune independenteko kide izan da 2017-2022 urteetan, Bilbon.

Hainbat erakusketatan hartu du parte, bakarka zein taldeka, hala nola The Ryder (Madril, 2022), Aparador Monteleón (Madril, 2022), Galería The Goma (Madril, 2022), Azkuna Zentroa (Bilbo), Artiatx (Bilbo, 2021), Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma, 2021), Horcasitas Jauregia (Balmaseda, 2021), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espin, 2019) edo Carreras Múgica (Bilbo, 2016).

Hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Berrien Programa, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria. Egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo, 2016) edo Pacific Film Archiven (Berkeley 2012).

Argitalpena Artelanen zerrenda

Testuinguruak bilduma batetik abiatuta erakusketa-programaren xedea duela gutxi museoaren funtsetan sartu diren artisten lanak ezagutaraztea da. Proposamen honek Artium Museoaren bilduma —ia 2.800 artelanek osatzen duten izaera publikoko funts garaikide aparta —ezagutaraztea helburu duten beste ekimen batzuekin bat egiten du.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand