Magnet-Erakarri hezkuntza-proiektu pilotua da, Eusko Jaurlaritzak bultzatua eta Gasteizko Udalaren lankidetza duena, non aliantza bat ezartzen den ikastetxe baten, Barrutia Ikastolaren, eta Artium Museoaren, ospe handiko erakunde baten, artean. Aliantza horren helburua da erreferentziazko hezkuntza-proiektu berritzaile bat eraikitzea, non bi erakundeek elkarrekin lan egingo duten hiru urtez, artearen bidez eskola-curriculuma ezartzeko —irakaskuntzan jarduteko tresna metodologiko gisa ulertuta—, ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzeko eta eskolan eta ingurune hurbilean integrazio handiagoa lortzeko. Hezkuntza guztion erantzukizuna da.
ETORKIZUNA PROIEKTATUZ
Artium Museoaren eta Ikastola Barrutiaren arteko lankidetzaren emaitza den lan zabalaren zati bat biltzen du Etorkizuna proiektatuz erakusketak.
Hemen aurkitzen dugun proposamena Barrutia ikastolaren 1:100 eskalan egindako bi maketak eta haren eraikuntza-prozesuen ikusizko dokumentazio guztiak osatzen dute. Maketa ikusizko kode bat da, itxura fisikoa gainditu eta existitzen den edo iristeko dagoen beste leku bat irudikatzera behartzen duen hizkuntza bat, zeinaren itxura islada baita (tokia baldin badago) edo etorkizuneko nahia (proiektua).
Proiektu honen garapenean, Barrutia Ikastolarekin gure pentsamenduaren misterioa ezagutarazteko eta gozatzeko aukera eman diguten esperientziak sortu diren uneak eraiki ditugu; Hezkuntzari osagai berri bat gehituz egiten da hori: plazera. Gozamenaren ideia hori, oparotasunaren elementu gisa, guraso, irakasle, ikasle eta museoko hezitzaile taldeetan eraiki ditugun konpromiso pedagogiko guztietan agertu da. Eta zein da eskolako lekurik irekiena, askatzaileena eta paradoxikoki intimoena? Patioa.