Edurne Rubio. Clamor. Z Aretoa

Hasiera: Ostirala, 2022(e)ko Uztailaren 22a

Amaiera: Igandea, 2022(e)ko Irailaren 18a

Eliza katolikoak baztertzen zituenentzako (suizidak, bataioa jaso aurretik hildako haurtxoak, fusilatuak, ateoak, bidezkoak, protestanteak) ehorzketa leku gisa balio izan duten lekuak erretratatu ditu Clamor-en, bere azken filmean, Edurne Rubio Barredok. Burgosko probintziaren historiari begira, eskualde hori markatu duten gertaera eta prozesu historikoek zeharkatutako istorio pertsonalak bildu ditu Rubiok. Leku horien egungo egoerak erakusten du batera daudela bizitza eta heriotza eta hainbat espezie elkarrekin bizi direla lurralde barruan, eta zalantzan jartzen du erakunde jakin batzuek sakratuarekiko duten monopolioa.

Edurne Rubio (1974) Bruselan bizi den artista bisuala da, erakusketen, performancearen, zinemaren eta arkitekturaren arloetan lan egiten duena. Denboraren eta espazioaren pertzepzio indibidual eta kolektiboaren inguruan ikertu du, eta bere lana dokumentalarekin eta antropologiarekin lotuta dago, elkarrizketak, artxiboko irudiak eta ahozko komunikazioari buruzko ikerketa erabiliz.

MONDRAGONekin elkarlanean ekoitzitako proiektua 

Lotutako jarduera

Clamor pelikularen proiekzioa eta Edurne Rubiorekin solasaldia
Uztailaren 22an, ostirala, 12:00etan
Sarrera doan

 

Argitalpena

 

Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz.
Komisarioa: Garbiñe Ortega

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand