Ephraim Asili. Fluid Frontiers. Z aretoa

Ephraim Asili. Fluid Frontiers. Z aretoa ["Home coming". © Oona Mosna]

Hasiera: Larunbata, 2022(e)ko Ekainaren 04a

Amaiera: Igandea, 2022(e)ko Uztailaren 17a

Ahalduntze-ekintzak: Fluid Frontiers lanari buruzko hausnarketa laburra

Ez da erraza askapena zer den definitzen. Kontzeptu iheskorra da. Sarritan iluntasunak babesturik jarduten du, eta batzuetan bere existentziaren arrasto txiki bat besterik ez du uzten, leku batetik bestera mugimendu klandestinoen bidez eta ahapeka mugituz, urrats bakoitzean zaintza saihestuz eta gizabanako bakoitzaren xuxurlak oihu kolektibo bihurtzeko adina umoturik egongo diren une zehatzaren zain.

The Diaspora Suite saileko bosgarren eta azken pelikula da Fluid Frontiers. Proiektu horretarako Ephraim Asili Etiopiara, Brasilera, Ghanara, Jamaikara eta Estatu Batuetara joan zen Afrikako herrien ondorengoen arteko lotura bateratzaileen bila. Bertan, aktibatzen, prozesatzen eta berrirudikatzen dituztenei eman diete poemek protagonismoa.

Asilik Detroit/Windsorreko natiboak dokumentatzen ditu Detroiteko Broadside Press argitaletxe independenteak argitaratutako liburuen pasarteak ozenki irakurtzen. Argitaletxea Dudley Randallek sortu zuen 1965ean. Irakurritako testuen artean, Audre Lorde, Sonia Sanchez, Nikki Giovanni, Margaret Walker, Don L. Lee, Etheridge Knight eta Randall beraren lanak daude. Topaketa honetako gauzarik deigarriena irakurleen gogoeta-tonua da; izan ere, askotan poemaren ustekabeko uneetan etenaldiak egiten dituzte irakurtzen ari direnaz hausnartzeko. Eta ondo begiratuz gero, haien begietan ikus dezakegu jasotako informazioa prozesatzen ari direla.

Fluid Frontiers-en zenbait unetan, Asili topaketa horretatik urruntzen da, inguruneari begirada bat emateko. Horrela, irudi baketsuak ikusten ditugula, Margaret Walker poetaren ahotsa entzuten dugu «Harriet Tubman» errezitatzen: Black Arts Movement delakoa harreman zuzenean sartzen da lurpeko trenen sarearekin. Jarraian, Asilik Detroit/Windsorreko eremu beltzetako biztanleak erakusten dizkigu, kalean poemak irakurtzen, eta haien presentzia aktiboak pizteko behar dituzten ahalduntze-ekintzak ematen dizkie hitzei. Orduan iragana orainaldi bihurtzen da modu ukaezinean, eta askapena, irakurlerik gabeko poemak bezala, amaitu gabeko zerbait bezala aurkezten zaigu. Agian hori da kontua.

Darol Olu Kae

Argitalpena Prentsa oharra

 

Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz. Komisariotza: Garbiñe Ortega 

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand