Ainara Elgoibar. Gold 20. Fundir y parar. Sala Z

Hasiera: Ostirala, 2022(e)ko Apirilaren 08a

Amaiera: Igandea, 2022(e)ko Maiatzaren 29a

Bere instalazio, testu eta filmetan, Ainara Elgoibarrek jarduera industrialarekiko duen interesa aztertzen du, nahiz inguru produktiboetan nahiz aisialdikoetan. Lantegia, motorra, beira, musika eta entretenimendua gai errepikakorrak dira haren lanetan. Areto honetan erakusten diren ikus-entzunezko bi piezak Gold 20ren ekoizpenarekin lotutako ikerketa beraren parte dira. Gold 20 urre-koloreko arkitektura-beira da, eta beirazko xafla gardenen aurpegietako baten gainean metalezko geruzen metaketa fin bat ezarriz sortzen da.

Pelikulez gain, erakusketan azken aldian egindako maketa bat ere badago —Gold 20 erabili edo erabiltzea aurreikusita zuten eraikinei buruz egindako beste maketa batzuen ondoren egina—, Benidormeko Intempo dorrearen goiko konoa da. Maketa txiki hau ekoizteko Glas Marte Cut protagonista duen Gold 20ko pieza urtu da.

Gold 20. 2014. HD bideoa. 16 min 49 s
Gold 20k beira honen ekoizpen-prozesua jasotzen du. Helburua bikoitza da: batetik, lantegian erregistro bideografikoaren arriskua neurtzea eta, bestetik, prozesu industrial hori irudikatzeko bideoaren mugak aztertzea.

Glas Marte Cut. 2016. HD bideoa. 18 min 5 s
Glas Marte Cut bideoak Gold 20 beirazko pieza txiki baten erreprodukzio prozesua jarraitzen du arkitekturako elementu handiak ekoizten dituen Glas Marte Gmbh enpresan (Austria). Enkargua aitzakia bat izan zen enpresaren ekoizpen-jarduera filmatzeko, ariketa aparta berez, baina baita piezaren eskala txikiagatik ere.

Ainara Elgoibarrek kontabilitate-prozesuen analista gisa lan egin zuen arteari ekin aurretik. Bere Instalazio, testu eta filmetan industria-jardueraz arduratzen da, bai industria-inguruneetan, bai aisialdikoetan. Motorra, beira, musika eta entretenimendua behin eta berriz agertzen dira bere lanetan, eta hauek hainbat lekutan erakutsi dira, hala nola, Punto de Vista Jaialdian (2022), Zinebin (2021), Bilboko Arte Ederren Museoan (2018), Carreras Múgica galerian (2016) Bartzelonako La Capellan (2012), MACBAn (2014) edo Fundació Tàpiesen (2012). Tractora Koop E arte-proiektuak ekoizten dituen artisten kooperatibaren sortzaileetako bat da. Usue Arrietarekin batera, KINU proiektua zuzentzen du, Bilboko Tractoraren gidaritzapean dagoen denboraren artearen inguruko programazio eta autoprestakuntza talde bat; bertan Atoi espazioa ere kudeatzen eta zuzentzen dute.

Irudia: Gold 20 bideoaren fotograma. Ainara Elgoibar, 2014

Z aretoa (zinema) programa ez da zinema ziklo bat areto batean, ezta erakusketa bat ere. Proiektu honek tarteko espazio bat eraikitzen du, zinemaren lurraldera salto egiten duten artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanen inguruan hausnartzeko eta haiek ezagutarazteko. Museoan mugimendudun irudia pentsatzeko keinu erabakigarritik sortutako programa da. Hizkuntza zinematografikoa historikoki kategorizatzen duten generoak zalantzan jarriz narrazio-forma berriak bilatzen saiatzen diren egileengana hurbildu nahi dira ikusleak programa honen bidez.

Komisariotza: Garbiñe Ortega

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand