Anna Daučíková. Not Belonging To and In Solidarity With

Anna Daučíková. Not Belonging To and In Solidarity With Anna Daučíková. Argazkia: Mira Turba

Hasiera: Ostirala, 2022(e)ko Apirilaren 08a

Amaiera: Ostirala, 2022(e)ko Irailaren 30a

Anna Daučíková hainbat bide erabili ditu bere lanean —beira, pintura, performancea, argazkigintza eta bideoa—, gorputzak ingurune arkitektonikoarekin eta inguruko eraikuntza ideologikoekin duen harremana, generoa barne, aztertu nahian. Ildo horretan, eta bere lanaren premisei dagokienez, «queer adjektiboa da beti, ez substantiboa. Ezaugarri bat da».

Erakusketa honen testuinguruan, Daučíkovák proposatu zion Zbyněk Baladrán artistari bere lehengo lanak erabiliz erakusketa-proiektu baten konfigurazioan elkarrekin lan egitea; 1989. urtean hasi eta gaur egunera arte iristen den ibilbide bat da, artelanei esanahi berriak ematen dizkien harreman-sistema bat sortzen duena. Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz sortutako borrokari erantzuteko egin du piezarik berriena. Bertan, Daučíkovák Along the Axis of Affinity —Kieveko Biurtekoaren esparruan 2015ean ekoitzitako lana— berrikusi eta esanahi berri bat eman dio, eta erakusketa honen sarrera-gunean kokatu da.

Daučíková 1978an graduatu zen Bratislavako Arte Ederren Akademiako Arkitekturako Beira Departamentuan eta handik gutxira Moskura joan zen. Han egon zen 1991ra arte, beira-haizagailu gisa lan eginez, eta Sobietar Artisten Sindikatuko kide izan zen. Aldi horretakoak dira margolaritzako ekoizpen zabala eta argazkilaritzarekiko interesa, pentsamendu feministarekin topo egitearen ondorioz. Bratislavara itzuli zenean, 90eko hamarkadaren hasieran, ASPEKT aldizkariaren argitalpenean parte hartu zuen. Haren praktika artistikoa performancearen eta aktibismoaren esparruan ibili zen garai horretan. Irakasle gisa ere aritu da, Bratislavako eta Pragako Arte Ederren Akademietan.

Hau da Anna Daučíková artistaren lanari Espainiako erakunde batean eskainitako lehen erakusketa.

Komisarioa: Beatriz Herráez

Zbynek Baladran-ekiko lankidetza

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand