Erlea Maneros Zabala. The Voice of the Valley

Hasiera: Ostirala, 2022(e)ko Apirilaren 08a

Amaiera: Igandea, 2022(e)ko Irailaren 18a

Erakusketa honetan Erlea Maneros Zabalak azken bost urteetan ekoitzitako lanak bildu dira, zehatzago esanda, Exercises on Abstraction IV Series (2018) eta Temporal Arrangement Series (2018) sailetako lanak, The Voice of the Valley (2017) filma eta Prompt Book (2016-2022), Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n (MNCARS) 2016an antolatutako bakarkako erakusketaren esparruan ekoitzitako lana.

Prestakuntza urteetan landutako praktika batekin, lehenik Glasgowko arte eskolan eta, ondoren, CalArts Kaliforniako Arteen Institutuan, Maneros Zabalak bere egin zituen masa-komunikabideen eta irudia sortzeko eta jasotzeko aparatuen analisiaren inguruan hirurogeita hamarreko hamarkadan hasitako estrategia eta eztabaida asko. Teoria feministek taxututako eztabaidak, artearen hizkuntzak errotik berritzen eta instituzionaltasun modu berriak proposatzen lagundu zutenak.

Irudiaren egitura bera eta irudiaren ekoizpena eta banaketa zalantzan jartzen dituen espazio horretan kokatzen da Maneros Zabalaren praktika. Artistak problematizatu egiten ditu ariketa eta egiletzaren tankerako terminoak, maiz sailetan antolatzen den lan batetik abiatuta, eta jarduteko modu baten berri ematen du, non prozesuen iraupenak produkzio-denbora lineal eta homogeneoan erregistratutako logika oro urratzen duen. Haren jarduteko modua patxadatsua da, eta hainbat urtetako ikerketa eta ekoizpenaren bidez jalkitzen dira lanak. Behin eta berriz itzultzen da artista proiektu horietara, hainbat alderdi, une eta gai azpimarratuz.

Erlea Maneros Zabalak (Bilbo, 1977) Glasgow-eko Arte Eskolan eta Los Angeleseko CalArts-en ikasi zuen. Bakarkako erakusketak egin ditu San Telmo Museoan, Reina Sofia Arte Zentroko Museo Nazionalean, Mexiko Hiriko Eco Museoan, Los Angeleseko REDCATen eta Bilboko Gu-ggenheim Museoan. Talde-erakusketetan ere parte hartu du, besteak beste Texasko Ballroom Marfa-n, Madrilgo CA2M Centro de Arte Dos de Mayo-n, Chicagoko Unibertsitatean eta Pa-risko Kadist Art Foundation-en. 2018an Gure Artea Saria jaso zuen.

Artista museoan egon da egoiliar gisa urtarrilean hasi eta apirilean proiektua inauguratu arte. Erakusketa honen testuinguruan Maneros Zabalari eskainitako lehen monografia argitaratuko da.

Komisarioa: Beatriz Herráez 

Irudia: The Voice of the Valley (2017) Fotograma

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand