×

Oharra

There was a problem rendering your image gallery. Please make sure that the folder you are using in the Simple Image Gallery Pro plugin tags exists and contains valid image files. The plugin could not locate the folder: media/k2/galleries/61264

Mariana Castillo Deball. Amarantus

Mariana Castillo Deball. Amarantus Irudia: Para qué me diste las manos llenas de color... (zatia), 2018

Hasiera: Ostirala, 2021(e)ko Azaroaren 05a

Amaiera: Igandea, 2022(e)ko Martxoaren 13a

Mariana Castillo Deball (Mexiko Hiria, 1975) artistak obra zabala osatu du ezagutza eta kultura nola ekoizten, irudikatzen eta zabaltzen diren aztertuz ─zientziaren, fikzioaren eta ikusizko arteen arteko zirrituetan sartuta─, baita ezagutza eta kultura horiek Mexikoren koloniaurreko historia, une desberdinetan, besterendua eta ikertua izan den moduekin dituzten loturak aztertuz ere.

Bere interesguneetara halako hurbilketa kaleidoskopiko bat eginez, Castillo Deball arkeologiara, zientziara, literaturara eta teknologiara hurbildu da, eta arte garaikidearekin zerikusirik ez duten museo eta erakundeekin elkarlanean aritu da.

Bere lehen lanetatik hasita, artistak aztertu du nola dituen zoriak —besteak beste, igarotako denboraren, higaduraren, zatiketaren eta gizakiaren esku-hartzeen ondorioz— mugatzen, neurri handi batean behintzat, bai mundua deskribatzen ikasteko gure modua, bai lantzen ditugun kontakizunak berak ere. Interes horrek artefaktu jakin batzuk —hark “objektu deserosoak” deitzen dituenak— eta haien historia, haien bilakaerak, erreprodukzioak, besterentzeak eta desagertzeak ikertzera bultzatu du Castillo.

Haren estrategia formalak, askotan, arkeologoek beren aurkikuntzak “atzemateko” erabiltzen dituzten metodologietara hurbiltzen dira. Objektu horiek, edo ordezko irudi horiek, kontzeptualki, nahuen kulturako antzinako ixiptla noziora hurbiltzen dira, zeina irudikapen, irudi edo ordezko gisa interpreta daitekeen, baina baita azal gisa ere. Kontzeptu hori ezinbestekoa da Castillo Deballen azken hamarkadako proiektuetako asko ulertzeko.

Amarantus hitza, erakusketari izena ematen diona, grezierazko Αμάρανθος hitzetik dator, eta sekula hiltzen ez den lore bat izendatzen du ─hala nola, amarantoa, inoiz zimeltzen ez dena, ezinbesteko landarea Mexikoko elikadura tradizionalean. Amaranto-loreak “objektu deseroso” horiek ─Castillo Deball hainbeste liluratzen duten gertakari historiko gorabeheratsuetako hondakin material horiek─ denboran duten iraunkortasuna gogorarazten du.

Komisarioa: Catalina Lozano

Siegeneko Arte Garaikideko Museoarekin (Alemania) eta Mexikoko Arte Garaikideko Unibertsitate Museoarekin lankidetzan.

Artistaren eta komisarioaren arteko solasaldia 

Irudi sorta

{gallery}61264{/gallery}

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand