<3 S P S <3 (2016-2017) Espainiako trap eszenako abeslari baten erretratua da, eta harentzat neurrira egindako zetazko alkandora baten diseinuaren zati bat. Lorea Alfaroren ustez, alkandora diseinatzea molde bat egitea bezala da: «Moldea pieza [ALKANDORA] edo pieza multzo akoplatu bat [PATROIA] da, barrutik hutsa, baina lortu nahi den etorkizun solidoaren [HURA] kanpoko xehetasun eta aztarnak dituena. Oro har, molde malgu bat [ZETA] formari eusten dion kontra-molde zurrun [BIDEOA] edo “ama” [AMA] batekin muntatzen da, deformazioa saihestuz [BIDEOA]. Molde malguen abantaila da moldea kentzea finago egiten dela [SILK] eta emaitza hobea lortzen dela; gainera, arinagoa [SILK] eta iraunkorragoa [ARTEA] da».
Egilearen senide batek besaurrean zuen tatuajea errepikatzen da alkandoraren estanpatuan. Irudi horrek berak beste gorputz batzuk ere izan ditu aurreko lan batzuetan, hala nola, Paretara (2014) lanean edo Paski #mablood (2015) zapian. Bere lan osoan agertzen diren errepikapen horiek adierazten dute artista honek arreta, zaintza eta denbora mota batetik datozen elementuak, eguneroko objektuetan ematen direnez bestelakoak, bizitzan txertatzeko modua bilatzeko interesa duela.
Lorea Alfaro (Estella-Lizarra, 1982) artista da. Haren azken lanak ondoko erakusketa hauetan ikusi ahal izan dira: 2020, Jon Otamendirekin batera (Joan Miró Fundazioa, 2021), Un mundo sin cualidades (CarrerasMugica Galeria, 2020) eta No lo banalices (CarerrasMugica Galeria, 2018, 948Merkatua, 2019). 2014 urteaz geroztik (3l3a) LA marka hutsaren bidez
lan egiten du.
Sarrerak Online
Denda Online