Maddi Barber & Marina Lameiro. Paraíso

Hasiera: Ostirala, 2021(e)ko Uztailaren 02a

Amaiera: Igandea, 2021(e)ko Irailaren 12a

Lekua: Z aretoa

Bi gizonek pinuen luzera neurtu dute. Emakume bat zuhaitzek diotena entzuten egon da. Puntuz osatutako hodei digital batek basoa marrazten du. Herriko haurrek kanpin-dendak altxatu dituzte. Pinuek esan dute galdegin dezakegula. «Paradisua» esan izan zaio beti leku horri.

1960ko hamarkadan Artzibarko herriak hutsik geratu ondoren, Nafarroako Gobernuak pinuak landatu zituen lantzen ziren soroetan edo abereentzako larre ziren sailetan. 50 urte baino gehiago igaro ondoren, 1980ko hamarkadan berpiztutako herri batean, pinuak moztu eta soroak berreskuratzea erabaki dute.

Datuak eta irudiak atzemateko teknologia batzuen eta besteen bidez, Paraíso pelikulak eraldatzen ari den lurralde bat esploratzen du.

Maddi Barber (Lakabe, 1988), 592 metroz goiti (2018) eta Urpean lurra filmen egilea da, besteak beste, berrienak aipatzearren. Haren lanak hainbat jaialditan ikusi ahal izan dira, esate baterako, Visions du Réel-en, Donostiako Zinemaldian (Zabaltegi), Punto de Vista-n, Ji.hlava-n, Porto Post Doc-en eta Las Palmasekoan. Une honetan bere lehendabiziko film luzean (Claros de bosque) ari da lanean.

Marina Lameiro (Iruñea, 1986) zinemagilea eta ekoizlea da. 2018an bere lehen film luzea estreinatu zuen, Young & Beautiful; harekin sari eta laudorio ugari jaso zituen hainbat jaialditan. Bigarren film luzea, Dardara, zinema-aretoetan gehien ikusi diren 10 filmen zerrendan sartu zen Punto de Vista jaialdian estreinatu ondoren.

MONDRAGONekin elkarlanean ekoitzitako proiektua
Komisariotza: Garbiñe Ortega

Z Aretoak (zinema) egile garaikideen komunitate bat —beren istorioak hizkuntzaren ahalbideak esploratzeko aukera ematen dien hainbat angelutatik kontatzeko interesa dutenak— ezagutarazi nahi die publikoei, diziplina hori historikoki kategoriatan sailkatzen duten generoak zalantzan jarriz. 2021eko denboraldiaren ezaugarri nagusia kolektibotasunaren ideiari buruz ikertzen duten ikus-entzunezko piezak dira, nola jarrai dezakegun elkarrekin pentsatzen, proiektatzen eta lan egiten (orain inoiz baino gehiago).

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand