Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa

A Meret, 1996. Juncal Ballestín Irudian: 'A Meret', 1996. Juncal Ballestín

Hasiera: Ostirala, 2021(e)ko Urtarrilaren 29a

Amaiera: Igandea, 2021(e)ko Maiatzaren 23a

«Artearen ohiko zirkuituetatik urrun, Juncal Ballestínek moteltasunaren eta kontenplazioaren inguruan zimendatu du bere lana».

Garai hartan Bilboko Arte Ederren Goi Eskola deiturikoan ikasi zuen Juncal Ballestínek (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015). Haren lanaren ezaugarri nagusia, erabilitako material, bitarteko eta tekniken aniztasuna da: pintura, marrazketa, instalazioa, bideoa, obra grafikoa… Guztiak sailetan egituratuta daude, eta horien artean, garrantzia eta denboran zehar izandako iraupena kontuan izanda, nabarmentzekoa da Pintura. Apología, 1975-2013. Uko egiten zien hitzei artearen lana «ulertzeko» bitarteko gisa, baina Amarika aretoko erakusketaren katalogoan —1993, komisario-testurik gabe—, bere lanera hurbiltzeko behar, sentsazio eta materialei buruzko ohar batzuk utzi zituen idatzita:

«Gu guztion denbora gehiegi errespetatzen dut. Beti eskertu izan dut hitzen argitasun laburra. Nahiago dut irudia zabal eta libre utzi.
Nire lanak sorrarazten dituen prozesuaren nondik norakoa eta zergatia azaltzea besterik ez zait beharrezkoa iruditzen, serieak ideia errazen bidez aurkeztea.
Objektu eta materialetako batzuk halabeharrez iristen dira niregana, eguraldi txarrak ekarrita (haizeak zuhaitz bat bota eta, harekin batera, hura besarkatzen duen huntza erortzen da). Beste batzuk, landa-lanak direla eta, hala nola inausketa edo baratzerako zurkaitzak bilatzea. Edo agian lagun batzuen aurkikuntzagatik agertzen dira; izan ere nire lan egiteko modua ezagutzen dute eta askotariko elementuak erreskatatzen dituzte edota han edo hemen eskura daudela jakinarazten didate.
Materialetara iristeko ausazko modu hori eta haiek lantzeko nahia ez dira beti zuzeneko fenomeno azkarrak, baizik eta gehienetan objektu horiek urteak itxaron behar izaten dituzte biltegian berriro aurkituak izan arte. Orduan sartzen dira jada planteatutako margolan-serie batean edo bestean».

Lan geldia, gaur egun ezarritako ekoizpen-modu eta -erritmo zorabiagarriekin zerikusirik ez duena, «aszesi» moduko bat ikusarazten duena haren ibilbide luzean: «Artearen ohiko zirkuituetatik urrun, Juncal Ballestinek geldotasunaren eta kontenplazioaren inguruan oinarritu du bere lana. Prozesuak interesatzen zaizkio, eta bere begirada gogoetatsuak gauzen aurrean —diren bezala— jartzen du esperientzia estetikoa, izate hori izanez den bilakaera bat izanik: hemen naiz orain», artistak Trayecto galerian egindako bakarkako azken erakusketetako baten harira sortutako testuetako batean aipatzen zen hori.

Nabarmentzekoak dira Vitoria-Gasteizko Eder Arte galerian (1978), Bilboko Rekalde galerian (1979) eta Araba aretoan (1980) egin zituen bakarkako lehen erakusketak. Ondoren, Amarica Aretoan (1993), Galería CM2-en (1996), Trayecto Galerian (1998, 2005 eta 2008) eta Montehermoso Kulturunean (2008) ere egin zituen. Haren lanak Artium Museoko, Vitoria-Gasteizko Udaleko, Vital Fundazioko eta Liburutegi Nazionaleko bildumetan daude, besteak beste.

Komisarioa: Fernando Illana

Irekiera: urtarrilaren 29an

Fernando Illanaren aurkezpena: Emanaldi aretoan, 18:30ean
Erakusketa aretoa zabalik egongo da 12:00etatik 21:00etara.
Museoaren edukiera mugatua izango da, erakunde ofizialek emandako jarraibideak betez.

Juncal Ballestínen inguruko topaketak 

Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua Anesvad-en lankidetzari esker egin da.

Logotipo ANESVAD50 H LINE Positivo CAS Web                                           Artium bn web

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand