San Telmo Museoa, Donostia
2017ko azaroaren 25etik 2018ko otsailaren 25era
Casal Solleric, Palma
2017ko apirilaren 14tik abuztuaren 26ra
Bi errealitateren gainean bideratutako omenaldia da; batetik, sormen-prozesuari, ikerketari eta sormen-mekanismoei buruz hitz egiten digute, eta aldi berean ezintasun bat erakusten digu, jabetza intelektualari buruzko egungo legeen interpretazioaren ondorioz hainbat alderdi eta garapen piktoriko erakusteko ezintasuna. Erakusketa, beraz, arteari, sormenari eta hura bideratzen den sistemari buruzkoa da, eragile indartsu bat abiapuntutzat hartuz, Picassoren Guernica.
Joan zen apirilaren 26an Gernikako bonbardaketaren 8 hamarkada bete ziren, eta gertakari horrek XX. mendeko lanik ezagunena egitea ekarri zuen: Picassoren Guernica, guztion Guernica. Hau ikono baten, azken mendeko historiako subkontziente bisualean artelan gisa sarmen-mailarik handiena izan duen eta indartsuena izan den sinboloaren hasiera da.
Erakusketaren liburuxka Erakusketa San Telmo Museoan
Antolatzaileak:



Sarrerak Online
Denda Online