Komisario berrien prestakuntza babesteko helburuz, Donostia 2016 Fundazioak Azkuna Zentroarekin (Bilbo), Tabakalerarekin (Donostia), Artium eta Montehermosorekin (Gasteiz) lankidetzan gauzatutako Komisario Berriak programaren emaitza da …tokiren batean finkatzeko behin-behineko modua behintzat erakusketa.
2016. urtean, komisarioatzaren inguruko laborategi-formatuko topaketak izan dira hiru hirietan eta erakusketa honekin bukatuko dira. Bi unetan eta bi lekutan izango da erakusketa: abenduaren 14tik urtarrilaren 22ra , Azkuna Zentroan (Bilbo), eta 2017ko urtarrilaren 20tik otsailaren 28ra Montehermoson (Gasteiz). Proiektuaren abiapuntua komisarioaren funtzioa itzultzailearenarekin lotzen duen paradigma zen eta «lorategia» eman du, figura poetiko eta antolaketa-figura gisa.
Komisario berriak: Valerio del Baglivo, Ángel Calvo Ulloa, Pilar Cruz, Laura Díez, Sonia Fernández Pan, Iker Fidalgo, Leyre Goikoetxea, Irati Irulegi, Natasha Kadin eta Juan Luis Toboso. Aimar Arriola, Tamara Díaz Bringas eta Sabel Gavaldon laguntzaile izan dituzte.
Artistak: Allora & Calzadilla, Emilio Araúxo, Pedro Barateiro, Zigor Barayazarra, Josu Bilbao, Alex Cecchetti, Lúa Coderch, Janice Kerbel, Irene Kopelman, Louisa Martin, Amaia Molinet, Eriz Moreno, Enrique Radigales, Rodríguez-Méndez, Eulàlia Rovira y Adrian Schindler, Tina Vukasoviç
Jardueren programa
Komisariotzaren inguruko topaketa, Komisario Berriak taldeko kideekin eta beste gonbidatu batzuekin.
2017ko urtarrila (ekintzaren data gerturatzen denean, kontsultatu www.artium.eus webgunean, egun zehatza zein den jakiteko)
ZAS, Hedegile kalea 84, Gasteiz.
Itxiera emateko eta proiektuaren balorazioa egiteko, Komisario Berriak taldeko kideekin eta beste gonbidatu batzuekin komisariotzarako metodologiari buruzko topaketa. Moderatzailea eta proposamenak egingo dituena: Arturo (Fito) Rodríguez Bornaetxea, erakusketetako komisarioa, idazlea eta irakaslea.
ZAS – Kultur Espazio Independentea topagunea eta ekimen anitzetarako hazitegia da. Horretarako, arlootan kokatzen ditu bere helburu nagusiak: ekoizpenean, gizartean eta kulturan esku hartzean, ikerketan, artehezkuntzan, eta beste ekimen kultural batzuekin sarean elkarlanean aritzean.
Artium eta Montehermosorekin batera egindako programa publikoa
2017ko urtarrila eta otsaila bitartean, erakusketaren esparruaren barnean, Komisario Berriak taldea Artiumeko Hezkuntza eta Kultura Ekintzako Sailarekin eta Montehermosorekin elkarlanean arituko da, ekimen ezberdinetan.
Erakusketaren liburuxka Prentsa oharra (pdf) Inaugurazioa eta jarduerak
DSS2016 Azkuna Zentroa Tabakalera Montehermoso Kulturunea ZAS. Kultur Espazio Independientea
Sarrerak Online
Denda Online