Maisulan ezezaguna

Hasiera: Osteguna, 02 Otsaila 2006

Amaiera: Igandea, 28 Maiatza 2006

Lekua: Iparra Aretoa

XVII. mendeko Parisen girotuta egon arren, Maisulan ezezaguna kontakizunean Balzac-ek bere garaiko artearen inguruko gaiak darabiltza eta, neurri handi batean, gaur egun ere bizirik jarraitzen dutenak. Izan ere, Balzac-ek giza izaerak berezkoak dituen gai batzuei heldu zien, lehenago mitotzat (Prometeo, Pigmalion...) jo ohi zirenak, esate baterako estutasuna, jainkoa imitatzea, jabetza, gogoaren boterea eta giza indarren ahultasuna...

Frenhofer-en lanaren emaitza gehiegikeriaren maisulana da gutxienik ere, baina gehiegizko lanarena, izan ere, hain neurriz gain landu du non ulertezina gertatzen den; hots, errealitatearen ispilua zeharkatu duen eta barne-fantasia hutsa bilakatu den lana da. Errealitatearen zentzua galtze hau ote da sortzailea setiatzen duen mehatxua?, eta horren eraginez desbideratzen ote da ezinbestean bere baitan, ni-aren labirinto nahasietan arrastoa galdurik? Bere amets suntsitzaileak harrapaturik, Frenhofer, oharkabean, berak sortutakoa hondatuz joan da eta azkenean, berak patetikoki aitortzen duen bezala, ez da ezer geratzen.

Hala ere, XX. mendearen bigarren erdiko artista batzuek Balzac-ek Frenhofer-en lanaz egin zuen deskribapen ezkorraren (ez-pintura) antzeko margolanak egiten hasi ziren. Kandinskyrengandik aurrera espresionista abstraktu askok (Rothko, De Kooning, Krasner...), era bateko eta besteko informalistak (Jorn, Saura, Forg...), abstraktu berriak (Scully, Polke,...) eta desfiguratzaile zenbaitek (Basquiat, Marcaccio...) “arte” bilakatu zuten ordu arte “erotasuna” baizik ez zena.

Ekoizleak:

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand